2012/03/27

2.Hiruhileko bukaera iritsi zaigu!!!












































Aurreko astean, Martxoak 22 osteguna, Donostira joan ginen. Goizez, Kutxa Espaziora eta arratsaldez Txuri Urdinera patinatzera. Zientzia museoko 2. eta 3. zikloko ikasleek alde batetik esperimentuak airearekin lotuta egiteko aukera izan genuen eta bestetik Matematikarekin jolasean aritu ginen. Bi saioak oso interesgarriak izan ziren eta asko ikasi genuen. Anoetako estadioko Skate Parkean bazkaldu ondoren, 14:30 etan Txuri Urdinera sartu ginen patinatzera. Ederki pasa genuen.
Gure proiektuari amaiera emateko, atzo martxoak 26 astelehena, Rai Bueno ipuin kontalaria etorri zitzaigun eskolara. Saio dibertigarria eskeini zigun eta denok adi-adi egon ginen bere istorioak entzuten.
Lana bukatzen ari gara eta esan behar dugu bihar eskolako Arte Museoa antolatuko dugula eta ostiralean irekiko dugula. Aukera ederra izango duzue gure Arte lanak ikusteko, beraz, denok gonbidatuta zaudete.

2012/03/21

ZUHAITZ LANDAKETA






Urtero bezala, ikasle guztiak guraso eta irakasleekin zuhaitzak landatzera joan gara. Aurten Sasiainen sartu ditugu 25 pago landare. Josemanuelek atxurrak prest zituen landareak zuloetan sartzeko. Ikasleak 3 edo 4ko taldetan elkartu, atxurra hartu eta pagoak zuloetan sartu ditugu. Pozik geratu gara egindako lanarekin. Herrira iritsi garenean merienda goxo batekin eskertu digute egindakoa.







URTE GUTXI BARRU BASO EDER BAT IZANGO DUGU.

BERRIRO BARATZAN






Martxoaren hasieran baratza jorratu ondoren, udaberriko lanak egiten hasi gara .


Haur hezkuntzakoak letxugak landatu dituzte.


6-7 urtekoak kaña india eta kalabazaren haziak erein ditugu eta barazkiei izenak jarri dizkiegu.


Eliren gelakoek ilarrei sarea jarri diete, patata erein eta baratxuriak etxera eraman dituzte otordu batean probatzeko.


3.ziklokoek berriz, hortentsia eta larrosa landareak landatu dituzte hilerriko horma kontra. Konpostontzia ere montatu dute.


Konposta egiten hasi gara eskolako, jangelako eta etxeko sobrak aprobetxatuz.




EA KONPOSTA ONA SORTZEN DUGUN BARATZERAKO!!!






TXISTEAK KONTATUZIZKIGUN. KIXTON PARRAK EGINGENITUN. TXISTEAZKARBERDEAZKARRAETATXISTEAZENIGELAMOTON. IMANOL ETORRI ZEN

OLINPIADA TXIKIAK







Martxoaren 16ean, ostirala olimpiada txikietara joan ginen eta X. kirol topaketa zen. Altzotik 3.4.5. eta 6.mailakoak joan ginen. Hamabost herri txiki joan ginen Berazubira, herri hauek ziren: Aduna, Abaltzisketa, Alkiza, Albiztur, Altzo, Berrobi, Berastegi, Bidegoian, Errezil, Gabiria, Itsasondo, Ikaztegieta, Lizartza, Zizurkil eta Olaberria joan ginen. 3. eta 4. mailakoak 150 ikasle ginen eta 25 talde, 5. eta 6. mailakoak berriz 126 ikasle eta 21 talde ziren, guztira 276 ikasle ginen eta 46 talde. Hasiera 9:45etan hasiera izan zen eta 10:00etan taldeetan jarri ginen 3. eta 4. mailakoak erreleboan hasi ginen eta 5.eta 6. mailakoak beste ekintza hauek egin zituzten: Zestapunta, sokasaltoa, brileta, sokatira, luzera jauzia eta pisu jaurtiketa, pisu jaurtiketan Xabier Murua Altzokoak egin zuen errekorra 9m.10:55etan hamaiketakoa jan genuen. 12:20ean 3. eta 4. mailakoak ekintzetara joan ginen. 12:15ean Berazubi osoari buelta eman genioan eta 12:30etan txintxo txintxo etxera joan ginen.







Angela Bach eta Xabat Artola

2012/03/20

MAITE GURRUTXAGA ILUSTRATZAILEA ESKOLAN




Martxoak 19 ,astelehena, gure eskolara Maite Gurrutxaga Amezketar ilustratzailea etorri zen. Aldez aurretik gela bakoitzak bere inguruan lanean aritu ginen: batzuk biografia egiten, besteak galderak prestatzen, eta gu berriz bertso polit bat asmatzen saioari amaiera emateko.
Hau da bertsoa:
Doinua: Alegiko bertso eskolako lehenengo kantua

Aritu zara gure zalantzei

zure erantzunak ematen

ta zure lanak nondik ta nola

sortuak diren esaten

ze garrantzia dun marrazkiak

horrenbeste letren arten

zure eskuak segi dezala

ia ia arkatz izaten

segi dezazun zure mundua

guztiontzako marrazten.

Maite 10:00etarako eskolan zen eta orduan hasi ginen solasaldiarekin. Gero berak ipuin klasikoen ilustrazio batzuk egin zizkigun eta guk asmatu egin behar genituen. Saio honetan gurekin Imanol, liburuen altxorra gidatzen duena egon zen.

Asko gustatu zitzaigun saioa eta onartu behar dugu ilustratzaileak izugarrizko artistak direla!!!

2012/03/15

ATAUNEKO ANTZERKIA INGLESEZ



Kaixo, berriro ere hemen gaude berri batekin. Martxoaren 13an, asteartean Atauneko zinemara joan ginen, ingelerazko antzerki bat ikustera. Antzerki horrek Mulan izena zuen.


Laburpena: Mulan neska bat zen eta zaldian ibiltzea, arkuarekin jolastea, musika entzutea eta kung fu egitea gustatzen zitzaion. Egun batean Shan You azaldu zen eta esan zuen Chinako mapa hartuta: Chinaren ekialdea nirea da, Chinaren hegoaldea ere nirea da, Chinaren mendebaldea ere nirea da baina iparraldea ez. Mulanen aitari mezu bat iritsi zitzaion esanez Shan You iritsi zela eta orduan aitak esan zion bere semeari: Zuri tokatu zaizu Shan Youren aurka borrokatzea. Orduan ezetz esan zion eta Mulanek esan zuen berak nahi zuela. Mulanek aurrez aurre irabazi zion. Oso ondo egin zuten antzerkia

Ala bazan edo ez bazan hasi daitezela neskak eta mutilak dantzan.


Yeray Carrasco eta Xabat Artola

2012/03/08

ARNO STERNen pausoak jarraituz

Dagoeneko eskolan martxan daukagu adierazmen libreko tailerra, proiektu horretarako ostirala aukeratu dugu eta udaletxeak eskola azpiko gela bat utzi digu. Aldez aurretik irakasleek gela prestatu ziguten ( paretak, lurra... plastifikatuz) eta orain 45 minutu aritzen gara marrazten 12 ikasleko taldeetan, maila guztietako ikasleak aritzen gara lanean eta 2 irakaslek laguntzen digute. Aldez aurretik, arau batzuk jarri dizkigute:
-Isiltasuna egon behear du.
-Ezin da besteen marrazkiei buruz iritzia eman.
-Pintzelak eta margoak txukun mantendu behar dira, baikotza bere tokian.
-Egindako marrazkiak ez ditugu etxera eramango .

Esan behar dugu lehenengo saioan oso gustora aritu ginela eta izugarrizko gogoa dugu ostirala iristeko.

Beherago daukazue Movie Makerra

2012/03/07

Pintura tailerra 0001




Arno Stern-en adierazmen libreko tailerra martxan jarri genuen pasa dan ostiralean eta hona hemen lehenengo emaitza.