2014/09/16

GALEPERRAK AGURTZEN

2014ko irailaren 12an galeperrak askatu genituen , eskolako aparkaleku aurrean dagoen belazean. Galeper hauek iazko ikasturtean jaio ziren eskolan, Milak ekarritako inkubadoran jarri eta gero, eta  gure gelakide den Markelek, ekarritako arrautzetatik.  Bizirik atera ziren 6 galeperrak, 3 ar eta 3 emeak, Mikelek Ilarratsura eraman zituen oporrak pasatzera. Galeperrak hazita zeudela ikusirik askatzeko momentua zela erabaki genuen, eta eskolako ikasle eta irakasleak izan ginen galeperrak agurtzen. Bizi ona eta luzea opa diegu.

2. Zikloko ikasleak

Tipulba martxan.

Udako oporrak bukatu, eskolan hasi eta berehala, martxan jarri dugu Tipulba baratza. Lehen  Hezkuntzako ikasleok, baratza txukundu, lurra atxurtu, belar txarrak kendu, ureztatu eta helduta zeuden barazkiak bildu genituen:  tomate, kalabaza, kalabazin eta piperrak. Bildutako uzta ikasleon artean banatu genuen eta etxean familiarekin jan ditugu.



 2. zikloko ikasleak

2014/09/11

IKASTURTE BERRIA HASI DUGU DAGOENEKO

Kaixo, berriro ere oporretatik bueltan hementxe gaituzue, uda ederra pasa ondoren, ikasturte berri bat hasi dugu eta proiektu berriekin lanean hasteko gogo handiz etorri gara. Aurten zientzia eta lurraren inguruan murgilduko gara eta proiektu hauek aurrera eramateko Lizartza eta Albizturrekoekin harremanetan egongo gara.

Ikasturte berriarekin batera ikasle berriak ere baditugu eskolan, hain zuzen ere 2 urteko ikasleak: Malen, Manex, Izaro, eta Lorea. Baita irakasle berriak ere: Xabier musikakoa eta Axun hezitzailea. Beraz ongi etorria guztioi!!!

Hauexek dira ikasleak:


MANEX
MALEN
IZARO
                                                                                                                                                                                                                                                                     
LOREA
                                                                                                                       3.zikloko ikasleak