2018/01/31

URTARRILAREN 25EAN, HERRIKO AITON-AMONA BATZUK ESKOLARA ETORRI ZIREN BERAIEN GARAIKO ISTORIOAK KONTATZERA ETA BAITA ERE , EGINDAKO LANEI BURUZ HITZ EGITERA. OSO ONDO PASA GENUEN ETA BUKATZEKO TXIKITXOEK TXOKOLATE GOXOA PRESTATU ZIGUTEN. BAI EDERRA ZEGOELA!!






2018/01/26

FERMINEKIN

ATZO FERMINENGANA JOAN GINEN ESNEA EROSTERA ARRATSALDEAN TXOKOLATEA EGITEKO. ASKO ASKO IKASI GENUEN FERMIN, KORO ETA MATTINEKIN. MILA ESKER!!!


2018/01/25

Albizturko topaketa

2018ko urtarrilak 19an Albizturrera joan ginen Imaz Bertsolaria eskolako ikasleak, Lizartzako ikasleekin batera, eta bertan,  Albizturko ikasleek, Euskal Mitologian  inguru ikasitakoa partekatu zuten gurekin. 
Lau taldeetan banatu ginen urdina, horia, gorria eta berdea, eta txandakatuz, gune desberdinetatik pasatu ginen:
-          Udaletxean Euskal Mitologiako bideo bat ikusi genuen.
-           Elizara joan ginen eta han Mario Bross zegoen, honek, beste herrialdetako mitologiaren berri eman zigun.
-           Elizaren beste aldean sorgin bat zegoen eta ipuin bat kontatu zigun ,Sorgina eta bi konkordun.
-          Eskolan antzerkia  ikusi genuen eta  pertsonai mitologikoen letra zopa egin genuen.
-          Frontoian marrazketa gunea zegoen.
Ekintza tartean, Albizturgo eskolakoek, hamaiketakoa eman ziguten, bi palmera.
Ekintza guztiak bukatutakoan  eta autobusa etorri bitartean Albiztur eta Lizartzako ikasleekin jolasten aritu ginen eta gero Altzora bueltatu ginen.








OSO ONDO PASA GENUEN!!!!

2018/01/21

"The Football Match" 4 & 5 years

This is a small performance we did with the kids. It is taken from a storybook. They had fun! We hope you like it1

 http://www.youtube.com/watch?v=vI3lPWMuRL0&t=58s

2018/01/17

Yolanda Arrieta idazlea gure eskolan

Urtarrilak 16an Yolanda Arrieta idazlea izan dugu eskolan . Bera etorri aurretik berak idatzitako hainbat liburu irakurri eta landu ditugu gelan: Nitaz ahaztu dira, Martin eta Basajaun, Maialenen usaina, Oinutsik jauregian...
Bi saio eskaini dizkigu, bata 2.eta 3. ziklokoei eta bestea HH eta 1.ziklokoei. Bere laguntzaile modura maleta handi bat ekarri du berak idatzitako liburuz beteta. Saioa erlaxatzeko ariketa bat eginez  hasi du, ondoren maleta ireki eta hor barruan zeuden hainbat liburuei buruzko azalpenak eman dizkigu.Tartea izan dugu ere berari galderak egiteko. Oso saio atsegina eta dibertigarria izan da eta berak idatzitako liburuak irakurtzeko gogoa piztu digu gainera. Eskerrik asko Yolanda. 3.Zikloko ikasleak Yolanda Arrieta idazlea eskolan on PhotoPeach

2018/01/16

DYA koen eskutik ikastaroa eskolan

Imaz Bertsolaria eskolara DYA-koak etorri ziren aurreko astean ikastaro bat ematera. Bertan, larrialdi egoeretan ( bihotzekoak emanda, zorabio kasuetan...)  nola lagundu erakutsi ziguten.
Hiru taldetan banatu gintuzten: HH 5 urte eta 1. Zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa. Talde bakoitzak arratsalde batez ikastaroa jasotzeko aukera izan zuen. Bertan azalpen teoriko bat jaso genuen eta honen oinarria laburtuz hauxe izango litzateke: BABESTU, DEITU eta azkenik SOROSTU. Hau ikasi ondoren praktikan jarri genuen jasotakoa eta beraiek ekarritako panpin batzuekin bihotz masajeak ematen aritu ginen.
Ikastaroa hau oso baliagarria iruditu zaigu eta beste eskola batzuei ere gomendatzeko modukoa da, ikasitakoarekin larrialdi kasuetan bizitzaren bat salbatzea lor dezakegulako.
3. zikloko ikasleak


2018/01/12



OYJMOKDOFAQWRTTYYYYUYUIOPÑLKJHGRFDM,TREWQXZ
OLENTZEROK OPARIAK UTZI DIZKIGU ESKOLAN: OILATEGIA, TXITEN INKUBADORA, LIBURUAK, DANBOLINA ETA GAZTAINAK. ESKOLA GUZTIAN BILA IBILI ONDOREN, AZKENEAN JANGELAN AURKITU GENITUEN. A ZE SORPRESA!! DANBOLINA MARTXAN JARRI GENUEN SEGITUAN ETA GAZTAIN GOXOAK JAN GENITUEN.





ELURRA ESKOLAN

OPORRETATIK BUELTAN ELUR PILA BAT ZEGOEN ESKOLAKO PATIOAN. ZEIN EDERKI IBILI GAREN JOLASTEN!!!