2014/01/29

Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky eskolan

Urtarrilak 28 asteartea, eskolara bi  bisitari ospetsu eta garrantzitsu etorri zitzaizkigun, Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky. Bi hauek Psikopedagogoak dira eta ikerketa asko egin dituzte ikasleen ikasketa prozesuen inguruan.





Francesco Tonucci:


Gizon hau Italian jaio zen Fano herrian, 1941. urtean. Bere ezizena Frato da. Francesco Tonucci Psikopedagogoa izateaz aparte marrazkilaria ere bada. Haurren eskubideen inguruko hainbat liburu idatzi ditu. Irakasle bezala lan egin zuen eta bide batez, ikertzaile ere bihurtu zen. 1991. urtean  proiektu bat aurrera eraman zuen bere jaioterrian " ciudad de los niños " honen arabera, hiri horretako protagonista nagusiak umeak dira. Arrakasta haundia eduki zuen eta munduko zenbait lekuetara zabaldu zen.

Myriam Nemirovsky:

Emakume hau Argentinan jaiotakoa da. Psikopedagogoa eta hezkuntza prozesuen koordinatzaile eta aholkularia da eta bere jaioterrian 20 urtez irakasle bezala aritu zen. 1990. urtean Espainiara etorri zen eta psikologian doktoratua lortu zuen. Irakurketa eta idazketaren prozesuaren inguruko hainbat testuen egilea da, bere liburu garrantzitsuena “Sobre la enseñanza del lenguaje escrito… y temas aledaños”. Gure lan egiteko era bere filosofian oinarritzen da.


                                                           
                                                                    5. eta 6.maila.

SUKALDARITZA TAILERRAK MARTXAN

Kaixo denoi:

Bigarren hiruhileko honetan proiektu gisa sukaldaritza hartzea erabaki dugu. Horretarako astean behin tailerrak antolatu ditugu, eskolako hainbat gela sukalde bihurtuz. Lau taldetan banatu gara eskolako ikasle guztiak( txikiak eta handiak nahastuz ) eta astero astero elkarrekin hainbat errezeta  prestatuko ditugu.
Hasteko, Alegiko Aralar institutuko bi ikasle (jatorriz marokiarrak) etorri zaizkigu ipuin batzuk kontatzera eta hori aitzakitzat hartuta, tailer hauetan lehenengo errezeta bezala opilak eztiarekin egin ditugu (Beghrir). 

Egin nahi badituzue ez dira hain zailak hemen duzue errezeta:

Osagaiak:
· 375g artirin
· 300g almendra xigortu
· 150g ezti
· 3 arrautza
· 250cc ur bero
· 250cc esne bero
· 100cc oliba olio
· 40g legami fresko
· Azukre koxkor bat
· Kutxara-kada erdi bat gatz
Nola egin:
Urtu legamia ur berotan, azukre koxkor bat gehitu eta 20min berotzen utzi. Gero orea egin artirina eta arrautzekin. Ontzi txokon batean utzi ongi nahastuta geratu arte. Ura eta esnea batu pixkanaka ongi oretu arte. Trapu batekin tapatu eta utzi 2 orduz toki epel batean. Orea ongi arrotu behar du.
 Zartagia berotzen jarri eta hau berotzen denean olio tanta batzuk bota. Burruntzali batekin orea jarri zartagian. Gorritzen utzi eta  gainaldean zuloak egiten hasten zaizkionean atera. Bukatzeko gainetik  eztia  eta almendra xigortuak gehitu.





2014/01/27

Danbor hotsak eskolan




     Urtarrilak 20 ean,San  Sebastian egunean ,eguraldi txarra egin arren, eskolako ikasle guztiak  jangelan bildu ginen, Sarriegiren doinuarekin danborra jotzeko, Arantxaren gidaripean.Aurreko astean,danborra eta txapelak egin genituen eta musika saioetan  danborrada entsaiatu genuen. 


.








     Errezeta lantzen  ari  garen honetan, egun hau aprobetxatu  genuen gulen errezeta lantzeko, hauek taldeka prestatu eta danborra gogoz jo ondoren, hauek dastatuz indar berritzeko. Oso goxoak zeuden eta primeran pasa genuen.










 Tori, gulen errezeta:

 
Osagaiak:

-Olioa

-Gulak.

-Baratzuria.

-(kaiena gindila)                       







Tresneria:

-Sua.

-Zartagia.

-Kutxiloa.

-Egurrezko goilara.















Nola egin:
Olioa zartagira bota eta berotzen ipini. Berotzen den bitartean, baratzuriak zuritu eta zatitu.Baratzuriak oliotara bota, eta gustatu ezgero kaiena gindila ere bai, hauek gorritzen direnean gulak bota,eta egurrezko goilararekin buelta batzuk eman, berotzen diren bitartean .

2.  zikloa

2014/01/20

2014/01/17



BEGIRA HAUR HEZKUNTZAKOAK ZENBAT GAUZA IKASTEN DITUGUN JOLASTUZ!!!!!

2014/01/16

4TH LEVEL ACTIVITIES

Here you have some activities to practice grammar:

A / AN / THE


A / AN / THE 1

TO BE

TO BE 1

Try to do as much as you can!

NURIA

2014/01/15

THE COOK'S SONG

Hello everybody!!

This time, we are becoming chefs. We will take into account food and health, cooking utensils, food, table manners...

To start the unit we are going to learn this song.




3rd cycle students




2014/01/14

LIBURUEN ALTXORRA

GALTZAGORRI   ELKARTEKO   IMANOLEK   LIBURUZ   BETETAKO   KUTXA   BAT   EKARRI  ZIGUN  ABENDUAN  ETA   LIBURUTEGIAN  EDUKI   DUGU  GAUR   ARTE. KUTXA HORRETAN ZEUDEN  IPUIN  BATZUK  IRAKURRI  DITUGU: "HONTZA" ,  "KILI  TXIKIA", "ERNESTO  IRRIZ  BLAI" ,"SAGUTXOAK HONDARTZAN ","AMATXO  ETA  NI" ,"GELTOKIAN  GALDURIK", "BAINURA", "BURGI "...
GEHIEN GUSTATU ZAIZKIGUNAK "KILI TXIKIA" ETA "ERNESTO IRRIZ BLAI" IZAN DIRA. IMANOLEK KONTATUTAKO "SAGUTXOEN KONTUAK "ERE OSO POLITAK IRUDITU ZAIZKIGU.




BESTE GELETAKOEK ERE BADAKIGU  LIBURUEN ALTXORRA APROBETXATU DUTELA.
DATORREN URTEAN ERE IMANOLEN BIXITA IZATEA NAHIKO GENUKE, LIBURU ZORAGARRIAK IRAKURRI AHAL IZANGO DITUGULAKO.

                                                                           1.ZIKLOKO IKASLEAK

2014/01/13

URTE BERRI ON !!!!

URTE BERRI ON DENOI!!!!

EGUBERRITAKO OPORRAK PASA ZAIZKIGU, OLENTZERO IKUSI ETA OPARIAK EKARRI DIZKIGU ETA BERRIRO ERE LANEAN BURU BELARRI HASI GARA.


BEREHALA "SAN SEBASTIAN" EGUNA DUGU ETA HASI GARA DANBORRAK PRESTATZEN. HORRETARAKO PASTA KAXA











ETA GOILAREAK EKARRI BEHAR DITUGU





 PRESTATU GURE DANBOR HOTSAK ENTZUTEKO!!!!!