2016/11/25

IÑAKIREKIN ERROSKILLAK FRIJITZEN

Azaroak 18an eskolatik soziedadera joan ginen lehen ziklokoak eta haur hezkuntzakoak, Iñakirekin erroskillak frijitzera.
Hasieran denok parkera joan ginen hamaiketakoa bukatu arte eta ondoren, Iñakirekin joan ginen 3 taldetan txandaka. Frijitu eta gero azukretan pasa eta pusketa txiki bat probatu genuen.
ESKERRIK ASKO IÑAKI!



OHARRA:
Abenduaren 11ko azokan erroskillak erosteko aukera izango duzue.

2016/11/17

AZOKA PRESTATZEN

2016ko abenduaren 11n azoka bat egingo da Altzoko herrian, Udaletxeak antolatuta. Gure eskolak bertan parte hartuko du eta horretarako hainbat produktu prestatzen ari gara, besteak beste, eukalipto olioa, erroskilak, mermelada, menbrilloa, eta ...Lortutako dirua ekintza solidarioak burutzeko erabiliko dugu. Hemendik eskertu nahi dugu, ekintza honetan parte hartzeko jaso dugun laguntza guztia. 2.zikloko ikasleak

2016/11/11

LURRASKAKO IRTEERA

2016ko azaroaren 7eta 8an Urdaibaien kokatuta dagoen Lurraska baserri eskolara joan ginen HHko 4-5 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako guztiak. Bertara iritsi bezain laister zai genituen begiraleak: Lander, Haimar eta Ana. Berehala maletak antolatzen lagundu ziguten eta hamaiketakoa egiteko tartea eman ziguten. Ondo asetu ondoren, ingurua ezagutzeko paseotxo bat eman genuen bazkal ordurarte.
Ordubatean bazkaltzera joan ginen eta ondoren euria ari zuenez pelikula bat ikusteko aukera eman ziguten. Arratsaldeko hirurak aldera bi taldetan banaturik ekintzak egiten hasi ginen. Txikienak aurrena ikulua ikusi eta zaldi gainean ibili ziren, besteok bitartean, basoan zehar zeuden animaliak ikusi genituen ( behiak, zaldiak, ardiak, emuak, ahuntzak, ahateak, oiloak, indioilarrak...). Ondoren  aldaketa egin genuen. Arratsalde ederra pasa eta gero,  zortziak aldera afaria izan genuen. Jarraian broma jolasak egin genituen Araitz izeneko begiralearekin eta bederatzietan diskotekara joan ginen hamarrak arte.
Hurrengo goizean jeiki, maletak prestatu eta bederatzietan gosaltzera joan ginen. Jarraian tailerrak izan genituen, handienak senda belarrena eta txikienak erroskilak egin zituzten baina hauek egin aurretik baratzara joateko aukera ere izan zuten. Ordu batean bazkaldu eta berriro autobusa hartu genuen Altzora etortzeko.
Bikain pasa dugu, nahiz eta eguraldiak ez lagundu eta gainera izugarri ikasi dugu. Gure tailerretan praktikan jarriko dugu ikasitakoa eta udalak antolatuko duen azokan parte hartuko dugu egiten ditugun produktuak salgai jartzeko.
3 Zilkloko ikasleak



2016/11/03

PAGOTXA

BASOANJASOTAKOPAGOTXAKESKOLANLANDATUDITUGU.

BAZUKBARAZAN
BATZUK BARATZAN





BESTEAKLORONZIAN



BESTEAKOZKALUAN
BESTEAK HOZKAILUAN
AURRETIKBATXUIURABOTAGENION.
AURRETIK BATXURIA BOTA GENION



MAIALEN NAHIA IZARO LAIDA 

2016/11/02

"Estación Espacial Internacional (EII) - 3.ciclo

Este es el código para ver la presentación de la Estación Espacial Internacional. Lo único que tenéis que hacer es copiar el código y luego pegarlo en google. Cuando hicimos la presentación a los de mas dijeron que les gusto.

Dadle a like y esperamos que os guste. suscribiros. 10.000 likes para el segundo prezzi.  ADIÓS!!!

http://prezi.com/dqg-tcigrqa7/?utm_campaign=share&utm_medium=copy

"What do you do at the weekends?" Song - 2nd cycle


With this song the students are going to tell you what they do at the weekends or everyday.
As the song says:" They´re all great fun to do"

PILI ZUBIARRAIN GURE ARTEAN

Gure eskolari izena ematen dion Bertsolariak, ezkondutakoan landatutako pagoak arbol europeo izateko izendapena jaso duela kontutan izanda, 2016ko urriaren 27an, Pili Zubiarrain etorri zitzaigun Imaz Bertsolariaren Pagoaren inguruko informazioa ematera, eta bere historia kontatzera. Imaz Bertsolaria, Piliren laugarren aitona zen, eta berari amak kontatutakoak kontatu zizkigun guri. Oso gauza interesgarriak kontatu zizkigun eta asko ikasi genuen.




Hemendik, arbolari botoa ematea eskatzen dizuegu, kontutan izan azkeneko eguna azaroak 6a dela.
Botoa emateko, googlen "arbol europeo" jarri eta bertan ematen dituzte botoa emateko jarraibideak.
Mila esker guztioi.