2013/01/25

ZINEA ESKOLAN, ESKOLA ZINEAN

Eskolak aurrera eraman behar duen hurrengo proiektua zinema izango da. Honen azken xedea DOKUMENTAL bat egitea izango delarik.

Honetan murgiltzeko asmoz, astero genero desberdineko filma bat ikusiko dugu gutxienez. Aste honetan dokumentalaren txanda izan dugu eta bi emanaldi desberdin antolatu ditugu. Alde batetik haur hezkuntza eta lehenengo zikloko ikasleak Denok bizi gara hemen eta Abartxi gure laguna ikusi dute eta 2. eta 3. ziklokoek Basamortuko irribarreak.

Dokumentalak Saharauien bizimoduan oinarrituta daude,  lotura eta zergaitia eman nahi baitiogu, eskolan egiten ari garen janari bilketarekin. 

Hemendik animatu nahi zaituztegu ekimen honekin  bat egitera.


Eskolako irakasle taldea
CAMP MOSQUITO ANTZERKIA

2013ko urtarrilak 22an, goizeko 10ak aldera, lehen hezkuntzko ikaleak, Ataunera joan ginen, ingelesko, "Camp Mosquito" antzerkia ikustera. Ikasle asko bertaratu ginen. Joan aurretik, Nuriakin txosten bat bete genuen, antzeriaren inguruan informazioa edukizeko eta berau errezago ulertzeko.

Antzerkian Frank izeneko mutil batek, udako kanpaldi batean izandako bizipenak ikusi genituen. Asko gustatu zitzaigun eta parregarria izan zen.


3. eta 4. mailako ikasleak.

2013/01/21

TOLOSAKO ZINEMAN

Ostiralean, urtarrilak 18, Leidorren Pluk eta bere garabia izeneko pelikula ikusi genuen.

Filmaren laburpentxoa hauxe da: Pluk etxe bila zebilen eta uso batek lagundu zion bizilekua aurkitzen. Dorre batean jarri zen bizitzen eta etxe horretan lagun asko egin zituen: Agata izeneko neska, Zaza izeneko labezomorroa, bost anai txiki... Garabiarekin laguntzen zien Plukek ingurukoei, adibidez, zaldi bati uretatik ateratzen. Etxe aurrean zegoen Dordokaren lorategia hildako txorien museo bihurtu nahi zuten baina Plukek eta bere lagunek lortu zuten lorategia salbatzea.

Asko gustatu zitzaigun pelikula eta pozik irten ginen.

                                     1. ZIKLOKO IKASLEAK




 



2013/01/10

URTE BERRI ON GUZTIOI

Kaixo, eta Urte Berri On guztioi.Gabonetako oporrak bukatu dira eta bigarren hiruhileko honi hasiera eman diogu pereza pixka batekin. Baina berehala sortuko zaigu gogoa inauteriak eta ekintza asko bait dauzkagu  bertan. Hasteko proiektu berria zinearen (dokumentala, pelikula...) inguruan denontzat zerbait berria da eta ilusioz eta gogo handiz gaude hasteko. Bestalde hilabete eskas gelditzen zaigu inauterietarako eta horiek antolatzen ere hasiak gara.
Bueno, martxan hasiak garenez hemendik aurrera maiz izango duzue gure berri. Laister arte.