2018/12/21

SANTO TOMAS EGUNA

Gaur, abenduak 21, Santo Tomas egunez hainbat ekintza egin ditugu:

Damaso Zubeldia Unsain Miguel Joquin Eleizegi "Handiaren" seigarren belaunaldiko bilobak,  bisitatu gaitu Handiaren bizitzari buruzko hainbat bitxikeria eta pasadizo interesgarri kontatu dizkigu.  Adibidez: Londresen bi urte eman zituen, Buckingham Palacen errege-erreginekin egon zen, aitak oso kristauak zirenez,  exibizio kontratua eten zuen ez zelako elizara joaten, oso gizon jatorra eta guapoa omen zen, urteak kentzen zituen propaganda egiteko, bere garaian Espainiako gizonik garaiena zen nahiz eta mundu mailan beste norbait altuagoa egon...





Jolasorduan txistorra bokadiloa jan eta gero, Gregorio Izagirre etorri da, Tolosaldeko Saharar Elkarteko kidea. Ikastetxeko guztion artean abenduaren 11ko Altzoko azokan bildutako dirua eman diogu. Diru hori, Saharar herriaren beharrizanei erantzuteko erabiliko dute eta horrek poz handia ematen digu guztioi. 





Gaurkoa benetan egun borobila. Olentzero ere astoarekin etorriko omen da eta txintxoak izan garenez, opari mordoa ekarriko dizkigu.



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!



NOLEGA

ATZO ABENDUAREN 20AN, IKAZTEGIETAKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK ETORRI ZIREN GUREKIN NOLEGA EGUNA OSPATZERA.

GOIZEKO 10:30TAN , BERAIEK EGINDAKO PELIKULA " EL VIAJE DE TITO" IKUSI GENUEN.ONDOREN LAZOAK JAN ETA PATIORA IRTEN GINEN.

11:50AN BEHEKO ARETOAN, " LA CANCION DE LOS NUMEROS", "AGUR EUSKAL HERRIARI " ETA "SIMAMAKA"  ABESTIAK ETA BERTSOAK KANTATU GENITUEN; ETA JARRAIAN,  INGELESEKO " HANDIA SHOW", ETA "UME  BIHURRIAK" ANTZERKIAZ GOZATU GENUEN.
EGUN BIKAINA IGARO GENUEN ELKARREKIN!!!


2018/12/13

ALTZOKO III. AZOKA

2018ko abenduaren 9an, Altzon 3. aldiz azoka bat egin zen, bertan 35 postu izan ziren, horietatik 12 altzotzarrak. Gure eskolak ere parte hartu zuen bertan. Azokak 10:00etatik 14:00etara iraun zuen eta salmentak aurrera eramateko  LHko ikasle  eta guraso batzuen artean txandak egin genituen.
Eskolak honako produktu hauek jarri zituen salgai: osagai desberdinetako bonboiak, ukenduak, kremak, baratzeko produktuak, panpinak eta apaindutako edalontziak … Guzti hauek tailerretan egin genituen. Bonboiak egiteko Iñaki Muruaren laguntza izan genuen eta herriko elkartean egin genituen. 






Guk irabazitako diruaren zati bat Saharara bidaliko da, aurtengo ekintza solidario bezala. 

Egileak: 3. zikloko ikasleak


SAHARAR ASTEA

2018ko abenduaren 3tik 5era eskolan "Saharar astea" ospatu genuen. Astelehenean, abenduak 3an aldez aurretik egindako Sahararen inguruko lanak aurkeztu genituen eskolan. Asteartean, abenduak 4an, Jexux eta Gregorio ( Tolosaldeako Sahara elkarteko kidea) etorri ziren " Chertat eta lehoia" ipuia kontatzera. Asteazkenean berriz,  Tarba izeneko neska saharaui bat etorri zen eskolara gurekin elkarrizketa bat egitera.
Tarbak 17 urte ditu, bost anai-arrebetatik bera bigarrena da. Gaur egun Ikaztegietan bizi da, eta Tolosako Orixen ikasten du.
Bera Saharatik bost urte zituela Salamancara bizitzera joan zen bere guraso eta anai zaharrenarekin.Geroztik Soraluzen, Eibar eta  Amezketan bizi izan dira. Gaur egun Ikaztegietan bizi dira.
Bera Espainiara etorri zenean ondo sentitu zen jendearekin baina ezberdina ikusten zen: azaleko kolorearengatik, hizkuntzarengatik, gauza materialengatik,etab. Bere bizi guztian panpin bat bakarra izan duela kontatu zigun.
Beraiei, euren nahiak baino Saharar herriak dituen beharrak asetzeak kezkatzen die, ez dute pentsatzen euren desioetan, Saharar herriak dituen beharretan baizik.
Bere anaia elektrizista izateko ikasketak egiten ari da eta Tarbak medikuntza ikasi nahi du, bien helburua Saharar herriari laguntzea da.
Beraien etxean saiatzen dira Sahararren ohiturak mantentzen: tea hartzea, bertako hizkuntza hitz egitea… baina Euskal Herrian oso zaila egiten zaie familia osoa elkartzea kontu kontari aritzeko.
Udaran normalean bi anai-arreba zaharrenak bakarrik joaten dira Saharara oso garestia baita bidaia, baina lehengo urtean familia osoa joan zen; anai arrebak hegazkinez eta gurasoak kotxez eta barkuz.
Egileak:  3. zikloko ikasleak


2018/12/04

Atzo, abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako, euskararekin lotutako esamolde zein esaldiak idatzi eta arratsaldean denon artean partekatu genituen.
Egunari amaiera emateko, gaztainak jan genituen. Bai goxoak!



Bestalde, gaur Santa Barbara eguna dela eta, ermitako kanpaia jotzera joan ondoren, Tolosaldeko Saharar elkarteko Jesus eta Gregorioren bisita jaso dugu. Horri esker, Chertat eta Lehoia istorioa ezagutu eta Sahararren egoeraren berri izan dugu. Mila esker Jesus eta Gregorio!





2018/11/29


Bihar, Azaroak 30 Titirijai ikuskizuna ikustera goaz.
Astelehenean, abenduak 3,  euskararen nazioarteko eguna izango da.

SAHARAKO ASTEA
Aurtengo irailean Josebek Saharara egindako bisitaren ondorioz, eskolan lan ezberdinak egin genituen eta abenduan Saharako astea ospatzea erabaki genuen.











Egitaraua:


Abenduak 3 (astelehena), eguerdian Saharako lanak eskolako sarreran jarriko ditugu ikusgai.
Astelehen-arratsaldean berriz, euskararen eguna ospatuko dugu.
Abenduak 4 (asteartea), goizeko 10:00etan Saharako ipuin bat guri kontatzera etorriko dira. Beraiekin tea gozo bat egingo dugu eta nahi duenak probatuko du.
Abenduak 5 (asteazkena), goizeko 9:00etan Iñaki Muruarekin azokan saltzeko bonboiak egingo ditugu.

Arratsaldean berriz, Tarbari (Ikaztegietako neska Saharauia)  elkarrizketa egingo diogu.
Abenduak 9 (igandea), Herriko azokan parte hartuko dugu, baratzeko produktu, oilategiko arraultza eta txitak, esku lanak,bonboiak, ukenduak… salgai jarriko ditugu.
Azokan ateratako dirua, Saharar Herriari laguntzeko izango da.

Alaitz G. eta Unax A.

2018/11/26

ZUMALAKARREGI MUSEORA IRTEERA


2018ko azaroaren 22an HH5etik 3.ziklo bitarteko ikasleak Ormaiztegiko Zumalakarregi museora joan ginen. Bertan Lurdesek bisita gidatua egin zigun museoa erakusteko.
Museora joan aurretik eskolan Gerra Karlistak landu genituen  eta Zumalakarregiren biografia osatu genuen. 
Museoan aukera izan genuen Zumalakarregiren  garaiko hainbat aspektu ikusteko: bere familia, janzkerak, tresnak, gerra karlisten inguruko informazioa, euskal foruen dokumentuak...
Baita sarreran Lurdesek emandako liburuxka 
betetzeko hainbat azalpen  ere jaso genituen. 
Museoa ikusi eta gero hamaiketakoa egin genuen eta jarraian Ormaiztegiko trenbide zaharra ikustera joan ginen. Bertan, honen inguruko azalpenak eman zizkigun. 
Guztia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta eskolan ikasitakoa bertan ikusteko aukera izan genuen.
3.zikloko ikasleak


Azaroak 25 eguna ospatzeko

Genero indarkeriaren kontrako eguna azaroak 25ean izan zenez, eskolan ekitaldi txiki bat egin genuen ostiralean, ikus-entzunezko bat ikusiz, eta horri buruz hausnartuz.  Bukaeran pegatina morea itsatsi genuen eskolako sarreran Genero Indarkeriaren kontrako ikurra present izateko asmoarekin.

2018/11/22

EUSKARALDIARI ATXIKIMENDUA

                 
2018ko azaroak 22an Imaz Bertsolaria eskolako ikasleak EUSKARALDIA kanpainarekin bat egiteko  argazkia atera dute. 
Euskaraldia azaroak 23tik abenduak 3 bitarte , Euskal Herrian euskararen erabilera handitzeko egin behar den kanpaina bat da .

GAZTAINAK ERRETZEN

PASA DEN ASTEAN, ARAMAIOKOAK BISITAN ETORRI ZIREN ETA GUK ESKOLAN GAZTAINAK DANBOLINEAN ERRE GENITUEN.


2018/11/19

THE CHICKS ARE BORN

When the chicks were born, we decided to welcome to them by this song.
Where´s the chick?-  Click in here

"THE CHOCOLATE CAKE" PLAY

There´s only one chocolate cake for the children.
They are going to play a game to see who is going to have the chocolate cake. At the end, Mr. Monkey is going to get it, but,how?
The chocolate cake
The chocolate cake II

2018/11/09

CARMEN UNSAINEKIN  ELKARRIZKETA

   Asteartean, azaroak 6an, Carmen Unsain Altzotarra gure eskolara etorri zen bere familiartekoa izan zen Handiaren inguruko kontakizunak kontatzera.
Arratsalde ederra pasa genuen berarekin. Bere ama zenak kontatzen zizkion istorioak guri kontatzera etorri zen. Datu ugari jaso genituen, horietako batzuk, googlen jasotako datuekin, ez zetozen bat. Orain datu horiek argitzea izango da gure lana.
     Eskerrik asko Carmen, eskainitako denbora eta kontakizunengatik!!!


Egileak: 2.zikloko ikasleak

2018/11/07

"My hat has got 3 corners" SONG

This is a song where we omit the words : Hat, three, corners.
These are the lyrics:
My hat has got 3 corners
3 corners have my hat
If it hasn´t got 3 corners
Then it is not my hat

"MY HAT HAS GOT THREE CORNERS" - SONG -

2018/10/31

ARTOA ALETZEN

IAZ BEZALA, GURE  BARATZETIK ARTABURUAK JASO ONDOREN ARTOTERAPIA EGIN DUGU. ALETUTAKO ARTOA ESKOLAKO OILOENTZAKO IZANGO DA.


Irteera IrriSarri Landera

2018ko urriaren 25ean Igantziko Irisarri auzoan kokatzen den IrriSarri landera joan ginen 4urtetik 12 urterarteko ikasleak gau bat pasa eta bertako ekintzak egitera. Iritsi ginenean maletak utzi eta bi taldetan banatu ginen: alde batetik HH4tik LH2.artekoak eta bestetik LH3tik LH6ra artekoak. Ondoren ingurua ezagutzera joan ginen eta hamaiketakoa egin eta gero belardi handi batetara joan ginen disc golf egitera, bitartean txikien taldea jolasean ibili zen.
Bazkaldu genuen denok elkarrekin eta arratsaldean arnesak eta kaskoak jarri ondoren arborismoa ( zuhaitzetan egiten den zirkuitoa) egitera joan ginen beste taldea zentzumen tailerra egiten ari zen bitartean. Meriendatu berriro denak elkarrekin eta ondoren zaharrenak bi tirolinetatik bota ginen eta txikienak tren ibilbidea basoan zehar eta tibetar zubitik pasa ziren. Amaitutakoan denbora librea izan genuen afal ordurarte.
Ondoren, geletara joan ginen linternen bila eta ibilbide mitologikoa egin genuen. Txikienak lotara joan ziren baina batzuk gurekin  etorri ziren. Basoan zehar eta ilargipean hainbat pertsonai mitologiko ikusi genituen ( Mari, Basajaun, Basandere, Galtzagorri, Tartalo...) gustura ibili ginen eta aterpetxera itzuli ginenean denok lotara.
Hurrengo goizean maletak prestatu ondoren gosaltzera jetsi ginen. Bukatutakoan berriro ere ekintzak egitera. Zaharrenak basoan zehar ibilbidea oinez ( ikaztegia, karobia, putzua, tibetar zubia...) egin genuen eta txikienak bertako zalditegira joan ziren hauei janaria ematera eta gainean ibiltzea. Bi taldeak zentzumen ibilbidea oinutsik egin genuen, aurrena txikienak eta gero zaharrenak.
Amaitutakoan aterpetxera iritsi ginen eta Basi etorri zitzaigun agurtzera. Bazkaldu genuen eta apur bat jolastu ondoren autobusa etorri zitzaigun Altzora itzultzeko.
Bukatzeko esan bertako monitoreak Borja, Telle, Xabi, Mikel, Ohiana eta Manu oso jatorrak direla eta gauza asko irakatsi dizkigutela. Janariari dagokionez ere oso goxoa zegoela dena.
Bi egun hauetan ederki pasa dugu eta izugarri gustatu zaigu aterpetxea,  berriro itzultzeko moduan gaude!!!
3.zikloko ikasleak

2018/10/24

BATZARREMUÑORA JOAN GARA HANDIAREN OINETAKOAK, ESKULARRUAK ETA TXAKETA IKUSTERA. ENE.... ZE HANDIAK!!!!!! GERO ESKOLAN GURE OINAK ETA ESKUAK MARRAZTU ETA NEURTUKO DITUGU KONPARATZEKO.


SIMAMAKA



Musikako klasean Afrikako abesti bat ikasi dugu. 
Ondorengo estekan ikus dezakezue grabazioa, ia gustatzen zaizuen.


2018/10/18

RETREASADA LA EXCURSION POR MAL TIEMPO


Esta semana, 18 y 19 de octubre, teníamos que haber ido a Irisarriland. Pero lo hemos retrasado porque estaba previsto que hiciera mal tiempo.
La salida la hemos pasado al jueves y viernes de la semana que viene, 25 y 26 de octubre.
Esperemos que haga un sol espectacular y que nos lo pasemos genial!!!!!!!!

Autores: alumnos de 2º ciclo

2018/10/15

VISITING ALTZO-AZPI AND OGI-BERRI

Hello everybody,
On Thursday we went to Altzo-Azpi and Ogi-Berri. We met Ramon Zabala, he explained some details about "The Giant of Altzo". Afterwards we saw the little cementary, and then we visited the church and the crypt. We were very pleased with him.
Later on Ane, from Ogi-Berri, gave us some explanations about the watermill. Afterwards we walked to Ruta 33, we knead the dough , we saw the museum and we had a snack. When the bread was baked, we took it, and we walked back to school.
We had a very good time!

LEIDORREN 4 -5 URTEKOAK "GRUFFALO" FILMA IKUSTEN


4-5 urtekoak "Gruffalo" pelikula ikusi zuten joan den asteazkenean.
Hasieran horren mounstruo itsusia ikusterakoan beldurtu ziren, baina filma ikusi ahala, lasaitzen joan ziren, Gruffalo nahiz eta handia izan, zintzoa zen.
Filma bukatu ondoren, parkean jolasten ibili ginen.
Goiz bikaina igaro genuen!!


2018/10/11

Planting an outbreak of a hazel at school



Today we went to Altzo-Azpi and we took an outbreak of a hazel. We decide to plant in our green garden and in the future we are going to sell the hazelnuts in the school market. 
The money of the hazelnuts is going to be for the children of Sahara.


2018/10/08

SAHARAKO BIDAIA


2018ko irailaren 22tik 29ra , EAThink proiektua eta Euskal Fondoaren eskutik,  Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara aste beteko antolatu duten bidaiara joateko aukera izan dut.  Bidai honen helburuak hauexek izan dira:
  • ·         Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetako errealitatea ezagutzea, batez ere elikagai ekoizpenari eta hezkuntzari lotuta.
  • ·         Saharar herriko irakasle eta ikasleekin esperientziak trukatzea.
  • ·         Bertan, hezkuntza eta elikadurari loturik garatzen ari diren garapenerako lankidetzako proiektuak ezagutzea.
  • ·         Kultur aniztasuna lantzea, ikastetxean hori lantzeko erremintak garatuz, Saharar herri eta kultura ezagutzea eta haiekin trukea bultzatzea.
  • ·        Gaur egungo munduaren interdependentzia globalak lehen eskutik ezagutzea eta haien kontzientzia hartzea, gerora ikastetxeetan lantzeko erremintak garatuz.


Zazpi egun motz gera daitezke lau hamarkadako  muina ulertzeko baina era berean nahikoak izan dira hango bizimodu gogorrez jabetzeko. Sahararrek 42 urte daramatzate Tindufeko ( Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan  beraien herria berreskuratzeko borrokan;  Marokok Mendebaleko Sahara okupatu eta indarrez kanporatu zituen, makina bat herritarren giza eskubideak errotik urratuz. Aljeriako ipar-mendebaldean aurkitu zuten babesa eta emakumeak arduratu ziren deusetatik  herri berri bat eraikitzeaz. Gaur egun, kalkulatzen da, 150.000 lagunek esperoan jarraitzen dutela basamortuan hainbat politikarien erabakien zain.

Aipatu behar dut esperientzi pertsonal bezala izugarria izan dela.  Alde batetik oso gogorra han bizitutakoa,  baina bestetik,  aberatsa jasotakoa.  Aukera paregabea izan dugu bertako antolamendua  ezagutzeko ( hezkuntza, osasuna, ura, emakumeak, ingurumena, proiektu berriak, garraioa…). 

  Goizeko ordu txikitan iritsi ginen, eta ilargiaren argia inon baino biziagoa zen arren, ilunpetan nola edo hala lortu genuen etxea topatzea gure gidaria zen Tawueloren eskutik.  Hilabeteko otordu guztiak nekez osatu ditzakeen familia berak hozkailuko janaririk preziatuenak jarri dizkigu,  eguna joan eta eguna etorri.  Etxeko ateak irekitzea gutxi ez balitz, bihotzak zabaldu dizkigute eta urte guzti hauetan sortutako zaurien berri eman digute.

Familia sahararrak jada hiru belaunaldiz osatuta daude, eta iraganaren eta etorkizunaren arteko  lerroa amaiezina dirudi.  Amets bakarra herriaren autodeterminazioa da.  Aspaldi, Mendebaldeko Saharatik ihes egin zuen amonak deusezetik eraiki zuen bizitoki berean hezi behar  du mugikorraren eta teknologiaren menpe dagoen biloba; belaunaldi arteko talka parez pare . Hau guztia, behin behineko bizitokia izan behar litzatekeen muturreko lurraldean.

Haurren zoriona irribarrean txertatu zaigu eta tea zainetatik doakigu aste bete ondoren.  Duintasunez betetako herri baten parte sentitu gara basamortuaren erdian;  indarrak batu ditugu bizi duten egoera horren amaiera berandu baino lehen irits dadin eta guzti horren berri gure ikastetxeetan izan dezaten. Azken finean,  herritar guztion esku dago errealitate hori aldatzea.  Saharak ez luke bizirauteko laguntzarik beharko bere lurren jabe balitz.  Konponbidea ez da baliabideak bidaltzea,  berez dituztenak berreskuratzen laguntzea baizik.  Babes politiko hori bultzatzea da herritarren eta bere ordezkari politikoen eginkizuna.  Irakasle bezala ere hauxe izango da nire egin beharra bertan ikusitakoa zabaltzea eta ikasleekin hausnarketa bideratzea.
Josebe Rezola


PERRETXIKUAK BARATZEAN ??

Joan den astean baratzako lanetan aritu ginen, eta hona hemen baratzetik jaso zituzten PERRETXIKUAK, hau da, zakarrak.
Nondik atera ote dira zakarrak?
Nork botako zituen?
Zaindu dezagun ingurugiroa!!

2018/10/05

OILO BERRIAK

GU 2-3-4 URTEKO IKASLEAK GARA.
AURREKO  ASTEAN, JOXE MANUELEK 3 OILO EKARRI ZITUEN ESKOLARA. ETA JEXUXEK BESTE 3 OILO ETA OILARRA EKARRI ZIZKIGUN.
DENAK OILATEGIAN SARTU DITUGU.
HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK!!!














2018/09/27

ZINEMALDIRA

ATZO DONOSTIARA JOAN GINEN ZINEMALDIRA. HOTEL MARIA KRISTINAN AKTOREAK 
IKUSI GENITUEN. ONDOREN ALFONBRA GORRITIK VICTORIA EUGENIARA JOANGINEN. 
HAMAIKETAKOA EGIN ETA KURSALERA JOAN GINEN. GERO AUTOBUSEAN ALTZORA
BUELTATU GINEN. OSO ONDO PASA GENUEN!!

TVE katean egindako erreportaian atera gara!!!! Gora gu!!!!

esteka honetan ikus daiteke




2018/09/19



IGARTUBEITIRA IRTEERA

-2018ko irailak 14an Igartubeitira joan ginen. Han 2 taldetan banatu ginen, talde bat baserrira joan zen eta beste taldea pintatzera. Gero txanda egin genuen.
Baserriko taldean,  duela 500 urteko baserriak nolakoak ziren ikusteko aukera eskaini ziguten. Bertan bizi eta lana nola egiten zuten ikasi genuen.









Pintatzeko taldean berriz, Altzoko handiak zuen neurriaren ondorioz, izandako burla eta egoera zailak hausnartu eta bakoitzak gure gorputzaren silueta irudikatu eta margotu genuen.

Goiz polita pasa genuen eta aurtengo gure proiektuari hasiera emateko baliagarria izan zaigu, aste honetako gure tailerretan handik ekarritako argazkiekin egingo dugu lana.


EGILEAK: Yanira, Janitz, Goreti Unax eta Jenni


IMAZEN PAGORA IRTEERA

2018ko irailak 11an Imazen pagora joan ginen 5 urtetik aurrerako ikasle guztiak. Iritsitakoan,   hamaiketakoa egin genuen. Geroxeago, pixka bat deskansatu eta bertsoa kantatu genuen.  6. Mailako 8 pertsona behar izan ziren, eskuak elkar lotu eta arbolaren enborrari buelta emateko.



IMAZEN  PAGOARI BERTSOA


EGUTEGIA

Ez, ez zen berriz Manuel Bildu
Pagoaren babesera
Bere bizitzak handik gutxira
Izan zuen amaiera
Bada bizitzak heriotza zor
Patu edo esaera


Eta zor hori kitatu gabe
Gizaki denen antzera
Ezin ba(da) gelditu bera.


Mila zortzirehun larogei eta
hamahiru, azaroa
Bederatzia egun zehatza,
udazkena urtaroa
tolare hotsa, haize epela,

orbela eta garoa
Manuel Imaz han gelditu zen
lotan betirako loa
utzita  lan oparoa.