2012/06/25

HOR DOA 4, 5 ETA 6 URTEKOEN GELAN ATERATAKO ARGAZKI SORTA. ONDO PASA UDA!

2012/06/21

Kurtso bukaerako irteera
















Ekainak 18 astelehena, Hossegorreko Aqua Parkera joan ginen eguna pasatzera. 2. eta 3. ziklokoak joan ginen baita Abaltzisketakoak ere. 11:30etan iritsi ginen, eta han, monitoreek hango arauak esan zigzagueante, eta ondoren tximista bezain azkar uretara joan ginen. Ura bastante ona zegoen, eta toboganak oso latzak ziren. 12:45 aldera bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun, ogitarteko ederrak jan genituen. Bazkaldu ondoren, Boley Balleann ibili ginen digestio pixka bat egiten genuen bitartean. Ondoren, nahiz eta haize freskoa egon bañatzera joan ginen, berriro ere toboganetan ibili ginen. Tenperatura jeiten hasi zenean toailetara joan ginen eta hondarretan jolastu ginen. Egun ederra izan zen!!

Bihar azken eguna.

Azken hiruhilean zehar albisteak landu ditugunez albistegi bat prestatu  dugu "GAUR ALTZON" zuentzat. Bhiar izango da estreinaldia goizeko 10:30etan eskolako azken egunean hain zuzen ere. Ondoren guztion artean prestatutako hamaiketakoa izango dugu. Beraz, guztiok gonbidatuta zaudete eta bide batez, opor zoriontsuak opa dizkizuegu guztiei!!! Irailean berriro hemen izango gaituzue lanerako prest.















2011-2012 ikastrteko ekintzak

2012/06/19

La Asamblea de los Ratones.MPG





Esto icimos los de primero y segundo. La asanblea delos ratones. Esperamos ke os guste. Garazi y Oihana.

2012/06/14

ESKOLAKO FESTA!!!!

Larunbata honetan. ekainak 16,  izango dugu eskolako festa eta goizeko 11:00etan hasiko da eskola azpiko lokal berrian!! Ona hemen egitaraua:

  • UZTAI BIRIBILA dantza uztaiekin (2-3 urteko ikasleak)
  • Georges Bizet-en "CARMEN" obra marakekin (4-5 urteko ikasleak)
  • ANIMALIEN IBILKERA dantza (Haur hezkuntzako ikasle guztiak)
  • OIHU BAT ENTZUN DA abestia (1.-2. mailako ikasleak)
  • BELA BELA KABELA abestia (3.-4. mailako ikasleak)
  • EPERRAK ETA ILUNTZEAN abestiak txirulaz (5.-6. mailako ikasleak)
  • IPUINEN ARIMA antzerkia (4., 5. eta 6. mailakoak ikasleak)
  • BERTSOAK 5. eta 6. mailako ikasleak (Agurra irakasleei eta ikasleei)
 Ondoren: jangelan ikasturteko ekintzen DVDa, argazkiak ikusi eta gero bazkaria herriko frontoian eta azkenik arratsalde osoan zehar puzgarriak.

                                                          ANIMATU ETA ETORRI GURE FESTARA!!!!
                                                          ONDO PASA!!!!!!!!!                     

2012/06/06

ALTZOKO HAUNDIA TXIKIEN OPERA

Atzo, Ekainaren 5ean, Imaz Bertsolari eskolan Altzoko erraldoiaren historiari buruzko opera entzunaldia izan genuen David Azurzaren eskutik.Esan behar dugu, primizia izan dugula lehenengo estreinaldia izan baita. Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen du narratzaile batek eta tartean abestiak, ahotsak, instrumentuak(Biolina, flauta, klarinetea...). Oso gustura egon ginen entzunaldian eta benetan eskerrak eman nahi dizkiogu David Azurzari. Hemendik aurrera salgai aurkituko duzue "Altzoko Haundia txikien opera".