2013/09/26

UDAZKENERAKO BARATZA PRESTATZEN

Oraingoan ere udazkena iritsi denez eta aste honetan egin duen eguraldi ederra aprobetxatuz,  gure baratza prestatzeko lanetan aritu gara astean zehar. Lehenik eta behin, belar txarrak kendu ditugu, gero lurra jorratu eta ongarria bota diogu eta azkenik negurako landareak sartu ditugu: eskarolak, letxugak, tipulak.... . Horrela gure baratza nahiko betea utzi dugu eta espero dugu uzta ona jasotzea, denak etxera zerbait eraman ahal izateko.

Esan behar dugu baratzeko lanetan oso gustura aritzen garela, ongi pasatzen dugula eta asko ikasten dugula.





5. eta 6. maila

2013/09/20

ENGLISH HOMEWORK - 4TH LEVEL

Hello!!

Enter this website and do the vocabulary and grammar activities from UNIT 1.

www.oup.com/elt/trig


See you next week!



2013/09/19

Ikasturte berriarekin, gure berri berriak...

Kaixo lagunok:

Aurtengoan, gure artean berri izango ditugunak aurkezteko asmoz zuengana hurbiltzen gara.


Batetik,zuzendaritza taldea aldatu da , hurrengo lau urtetan zuzendaria Olaiz izango da, Nuria idazkaria eta  Josebe ikasketa buru lanak aurrera eramango ditu.

Bigarrenez ongietorria eman nahi diegu alde batetik bi urteko gelan hasiko diren ikasle berriei,Alex, Nahia eta Laida eta gure artean izango ditugun irakasle berriei ere. Idoia, Larraitz eta Miren.



Alex, Nahia,Laida


Azkenik, gure proiektuaren berri eman nahi dizuegu, oraingoan IPUIAREKIN hasiko gara eta zuengana, guraso eta lagun joko dugu, laguntza eskatzera.

Ea elkarrekin ikasturte polit eta atsegina pasatzen dugun.

2. zikloko ikasleak.
















2013/09/13

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA

KAIXO GURASO MAITEOK:

1.ZIKLOKO NESKA-MUTILAK GARA ETA OSO POZIK HASI GARELA ESKOLAN ESAN NAHI DIZUEGU. ORAINDIK OSO LAN ERRAZAK EGITEN DITUGU. IGERIKETA IKASTAROA EGITEN HASI GARA ORDIZIAKO PISTINETAN. BARATZA ERE TXUKUNDU DUGU ETA KALABAZINA BILDU.
                              AGUR GURASO MAITEOK ETA HURRENGORA ARTE. 
           ONGI  ETORRI BESTE GURASO              GUZTIOI ERE.