2014/02/26

IÑAUTERIAK

Urtero bezala iritsi zaizkigu iñauteriak, hori ospatzeko festa bat prestatu dugu Altzoko eskolan, herritar guztiontzat. Aurreko hiruhilekoan, munduko ipuinak landu genituen eta horrekin lotzeko, herrialde ezberdinetako dantzak prestatu ditugu soinketako klaseetan baita 3. ziklokoek batukada ere, musikako saioetan. Hauek dira aukeratutako herrialdeak: Afrika, Mexiko, India eta Brasil. Txikiek Pirritx eta Porrotxen bitartez, Afrikara eramango gaituzte. Handik zuzenean Mexikora joango gara, 1go eta 2. mailakoak gidari ditugula. Bertan, Pirritx eta Porrotxen laguntzarekin mariatxi bat dantzatuko digute. 2. ziklokoak Indian ditugu zai "Del pita del" dantzatuz. Azkenik, guk (3. ziklokoak), Brasilgo Batukada doinuarekin alaituko zaituztegu. Bidaia guzti hauek egin ondoren, indar berritzeko sozidadera joango gara, guraso elkartekoek prestatutakoa jatera.

Eguraldi ona egingo balu 14:30etan eskolatik abituko gara eta plazara joango gara desfilea eginez, hori egindakoan, 15:00tan frontoira itzuliko gara emanaldiari hasiera ematera.

Hurrengo goizean, bakoitzak nahi duen bezala etorriko da mozorrotuta eta tailerretan elkartuz pintxo ezberdinak egingo ditugu gero hamiketakoa iristen denean jateko. Hau dena bukatutakoan desfilea egingo dugu, bakoitzak bere mozorroa aurkezteko, hauxek dira sariak: mozorro politenarentzat, mozorro originalarentzat, mozorro dibertigarriarentzat eta antzezpen oberenarentzat.
Eskerrik asko emanaldira etorriko zareten guztioi eta baita ere guraso elkartekoei merienda prestatzeagatik.

              ONDO PASA IÑAUTERIAK !!!


                                                                                                                             


                                                                                                                             3. zikloa.

SALDAREN BIDEOKLIPA


Otsailak 17an salda egin genuen, Arantxa, HH ko ikasleak , Lhko 1. eta 2.ziklokoak.
Salda egiten ari ginen bitartean, bideoklipa grabatu genuen. Jangelan hasi ginen lanean eta kanta hau kantatu genuen:  

SALDA BERO BEROA GAUR DAGO GUZTIONTZAT GOILARA SARTU ORDUKO DENOK HASTEN  GARA IA DANTZAN(BIS)

LAPIKOA SUTAN JARRI ETA GERO URA BOTA  ARAGIAK EZ TU FALTA IZAN BEAR  ORAIN PORRU ,AZENARIO ETA GATZ PIXKA BAT DENA NASTU IGERI EGITEN DABIL PERREXILA

SALDA …

Eta kanta honen laguntzaz egin genuen salda eta jolas orduan  denen arrtean hartu genuen. ON  EGIN.                           

                                  Egileak: Eneritz A., Haritz E., Ander I. ,Ainhoa U.                                                   
                  

2014/02/24

Zuhaitz eguna Altzon


Otsailak 20an udaletxeak antolatutako zuhaitz eguna zela eta, haritzak landatzera joan ginen Oiaunera, 50 haritz landatu genituen. Eskola guztia joan ginen baina HHko ikasleak kotxetan. Mendira  iritsitakoan, Kike eta Joxe Manuel, zai genituen arbol eta aitzurrekin.Haritzak landatu genituen eta Leirek eta Karmenek, udaletxeak eskainitako txistorra prestatu eta eraman ziguten. Txistorra ogitartekoa oso goxoa  zegoen.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!

Eskerrik asko udaletxeari horrelako eguna antolatzeagatik!!

BERTSOAK:
 

Ollangon ingurura
oinez ailegatu
eta paisaia ederraz
bidean gozatu
indar pixka batekin
guk atxurra hartu
ta elkarri  lagunduaz
ai, ai, ai, ai
haritzak landatu.

Haritzak landatuta
hamaiketakoa
Leirek eta Karmenek
prestatutakoa
ederki sartu zaigu
ogitartekoa
primerako eguna
ai, ai, ai, ai
ostegunekoa.

Doinua : ai ai ai

Egileak: Mauro, Eneko, Garazi eta Oihana

2014/02/18

D´ELIKATUZ ZENTRORA BISITA

Otsailaren  12an   Ordiziara  joan  ginen  trenez,  4-5-6-7  urtekoak. Iritsitakoan, Delikatuz  zentrora  sartu   giñen. Idoia  izeneko  arduradunak, liburu  baten  bidez,  azaldu  zigun  janari  guztiak baserritik  zetozela, arrainak izan  ezik. 
 
Azalpena entzun ondoren azoka bixitatu genuen, bi taldetan banatuta.Bertan janariak  erosi egin genituen: letxuga, porruak, sagarrak, gazta, arrautzak, ogia... 






 Saskira sartu eta berriro zentrora itzuli ginen.












Janariak banan- banan saskitik atera eta janarien piramidean non kokatzen ziren ikusi genuen. Idoiak erakutsi zigun janari horiek zenbat aldiz jan behar genituen osasuntsu hazteko.













Bukaeran bideo bat ikusi genuen.
Bideoa amaitutakoan, Idoiak gonbidapen txartelak eman zizkigun eta erositako janari guztia gure artean banatzeko.
   Parkean hamaiketakoa egin , trena hartu eta herrira iritsi giñen 12:15 aldera.

               BIKAIN IBILI GIÑEN ETA ASKO IKASI GENUEN!



                           
                                         1.ZIKLOKO IKASLEAK






                                                                                                                        


2014/02/07

AAE8O (SAN BLAS OPILA)

AASUREZWT`JBRSWTYOIU (SAN BLAS OPILA EGIN GENUEN)

SBMASSSAA
FK
(LEHENENGO MASA EGIN GENUEN)








SÇÇÇXXX
DE34
4+R
(GERO GAINEKO AZUKREA PRESTATU GENUEN)




ºMBOPEANBVCX
(SOZIDADEKO LABERA ERAMAN GENITUEN)





(ETA GOXO GOXOAK JAN GENITUEN)
 

 

2014/02/03



URTARRILAREN 30EAN BEASAINERA JOAN GINEN 2, 3, 4 ETA 5 URTEKOAK TRENEZ. ERROTA ETA DOLAREA JATETXEA ETA HOTELA IKUSI GENITUEN. HAN IGOR ETA IBANEK MAHAIA NOLA PRESTATU ERAKUTSI ZIGUTEN. IRINA PISATZEN DUTEN PISUAN GU PISATU GINEN ETA ASKO ASKO GUSTATU ZITZAIGUN. GAINERA HAMAIKETAKO GOXO GOXOA EMAN ZIGUTEN, OGIA ETA TXOKOLATE TXURIA.
HURRENGO EGUNEAN LEHEN HEZKUNTZAKOAK ERE JOAN ZIREN.
MILA ESKER HARTU ZUTEN PAZIENTZIAGATIK.