2013/11/28

TXONTXONGILOAK TOLOSAN

Atzo, azaroaren 26an, txontxongiloak ikustera joan ginen Leidorrera. " Prometeu" izeneko emanaldia ikusi genuen, portugaldar batek egina.Hondarretan egiten zituen marrazkiak, pertsonaiak makiltxoen bidez mugitzen zituen,ahots aldaketak ederki egiten zituen, ordenagailua ere erabiltzen zuen eta hanketan zeukan pedalarekin argiak piztu eta kanpaiak jotzen zituen.Zeus, Epimeteo, Hermes, Pandora...izan ziren emanaldiko beste pertsonaiak. Txontxongilo ikuskizuna oso berezia izan zen.Gazteleraz kontatu zutenez istorioa, luze samarra egin zitzaigun eta ez genuen den- dena ulertu. Nahiago izango genuen euskaraz izatea.


                                                                  1.ZIKLOKO IKASLEAK






2013/11/26

IPUIN KONTAKETA

-----SSSSSSAS
4 IPUIN ENTZUN GENITUEN

FFGH
NITI ETA LEHOIA





MJG8UYGV
TXOMIN IPURDI





,SÑÇÇ
GHOPAL ETA DANBORRA




XZXZZXZXZXZZ
KATUA



ZXCVBNM,-
ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUN IPUINAK

2013/11/21

THE VERY HUNGRY CATERPILLAR

This is the Very Hungry Caterpillar's song:



and here you have the story:




2013/11/19

STORYBOOKS

We have listened two new stories from Julia Donaldson: "The Gruffalo" and "The Smartest Giant in Town":



We hope you like them!!!!!!!
1st Cycle

2013/11/14

UNAX, MARTIN ETA OLAIAK IPUINAK KONTATU ZIZKIGUTEN



OSO ONDO EGIN ZUTEN.

2013/11/11

OIARTZUNERA IRTEERA




Azaroaren 8an LHko ikasleak Oiartzunera juan ginen. Musikaren txokoan soinu tresna asko ikusi genituen eta oso politak gainera.Euskal Herrikoak naiz mundu guztikoak. Bertan gutako batzuei  probatzen utzi ziguten. Hona hemen  burruna, karraka, panderoa eta txalaparta.


 















Ondoren Arditurriko meategietara joan ginen. Txondorra egiten ikusi genuen.




Bertan erromatar garaiko eta orain dela  200 urteko mea zuloen arteko desberdintasunak ezagutu genituen  kaskoa jantzita.



Eguraldi txarra zenez bazkaria frontoiean egin genuen eta pelotan jolastu ginen. Gustora ibili ginen nahiz eta batzuk hotza pasa genuen.






2013/11/07

GUREAKERA BISITA

Azaroak 5, asteartea, autobusez tolosako GUREAK lantegira joan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak. Lantegi honetan ezgaitasun baten bat daukaten langileak egiten dute lan. Gipuzkoan guztira 4000 langile inguru daude era honetan lanean Tolosako honetan zehazki 120 inguru.

Iritsi ginenean, ongi etorria Jokinek eman zigun eta  berehala lantegi honen aurkezpena egin zigun grabazio baten bidez. Ondoren, Lurdesek ( gureakeko langile batek ) komiki baten bidez  hango lan egun arruntak nolakoak izaten ziren erakutsi zigun, Jokinen laguntzaz. Galdera batzuk egin eta gero, tailerra ikustera eraman gintuen eta han ibilgaiuentzat zenbait osagai ( kable ezberdinak ) egiten dituzte gehien bat. Hauen lana nahiko zaila da, gutako batzuk probatu genuen eta ez zitzaigun batere erraza egin.

Tailerretik ateratakoan, hamaiketako goxoa eskaini ziguten: txokolatea eta bertan egindako ogia, Sutondo enpresan hain zuzen ere. Jarraian, berriro gelara joan ginen eta bertako beste 3 langileekin ( Maite, Iñaki eta Iñaki ) solasaldian ibili ginen eta gauza asko kontatu zizkiguten. Bukatzeko, jolas kooperatibo bat egin genuen denon artean.

Irteera hau interesgarria iruditu zaigu eta konturatu gara nahiz eta ezgaitasunen bat eduki pertsona guztiok berdinak garela eta gai garela gauza asko egiteko... NI ZU BEZALA!!!



5.6.maila

LEKEITIORA IRTEERA

Urriak 30 eta 31ean  Lekeitioko Trinkete aterpetxera joan ginen. Aterpetxe hau Lekeitioko erdialdean kokatzen da, portutik gertu. Goizeko 10:30etan iritsi ginenean Ikerrek eta Egoitzek eman ziguten ongi etorria eta ondoren maletak gela batean utzi eta Lekeitiori buruz zihoan bideo bat ikusi genuen. Geroago hamaiketakoa jan eta gela banaketa egin genuen. Jarraian maletak han utzi eta portu ingurutik paseotxo bat eman genuen eta aterpetxera itzuli ginen bazkaltzeko asmoz. Bazkaltzeko makarroiak eta solomoa patatekin jan genuen eta postrerako platano bat.  

Bazkal ostean Lumentza mendira joan ginen, tontorrean bista ederrekin meriendatu ondoren balearen istorioa kontatu zigun Gotzonek. Jetsieran kobazuloa erakutsi ziguten, sartzen saiatu ginen baina atea itxita zegoen. Plazara iritsi ginenean pista jolasean ibili ginen. Ondoren aterpetxera joan eta afaldu egin genuen, pizza eta  tortila patata letxugarekin. Gauean diskotekaren aurretik 3 txantxa jolas egin genituen eta ondoren diskoteka librea izan genuen. 22:30tan denok logeletara joan ginen eta bertan jolasean ibili ginen isiltasuna erespetatuz 1:00 arte.  


Goizean 07:15 inguru esnatu ondoren maletak prestatu eta 09:00etan andereinoek mahaiak jarri zituzten eta 09:15 aldera gosaldu egin genuen eta aukera handia zegoen. Hamarrak arte jolas librea utzi ziguten eta  bukatu ondoren arraun egitera joan ginen Isuntza elkartera. Hemen azalpenak eman zizkiguten Axier eta Jurgik. Jarraian 2 ordu arraunean ibili ondoren aterpetxera joan ginen bazkaltzera eta tokatzen zitzaion taldeak mahaiak jarri zituzten. 13:15 aldera bazkaltzera joan ginen, bazkaltzeko arroza eta oilasko petxuga zeuden eta postrerako platanoa eta mandarina. Dena oso goxoa zegoen. Jolas librean denbora pixka bat eduki ondoren 14:30etan autobusa hartu eta Altzora etorri ginen. 
Oso esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasa genuen.







5.6.maila




2013/11/04

SAGARDOA EGITEN IKASTEN


Urriak 29, Asteartea 15:30 etan abiatu ginen Ilarratsura. Bertan Xabierrek sagardoa nola egiten den erakutsi zigun. Berak, sagarrak bilduta eta garbituta zeuzkan, geroxeago sagarrak nola jo erakutsi zigun. Hurrengo pausoa jotako sagar hauek sare batera sartzea zen eta gero tolare barruan jarri zituen estutzeko prest. Ondoren, katua (animalia ez) atera zuen eta estutzeko erabili genuen. Ateratako zukua, barrikara bota eta edan egin genuen.  MMM...!!! ZE GOXOA ZEGOEN!!!

Bukatzeko berak emandako 4 oinekin (biltzea, garbitzea, jotzea eta estutzea) bertsoa asmatzeko agindu zigun. Hementxe duzue guk asmatutakoa, ea gustatzen zaizuen.

                                       











Doinua: Orioko balea.


                                           Lehen pausua dugu

                                           sagarrak biltzea

                                           Eta hurrena berriz

                                           hoiek garbitzea

                                           gero kolpatuz edo 

                                           makinaz jotzea

                                           eta azken pausua 

                                           dugu estutzea                            5. eta 6. maila