2010/04/28

OLINPIADA TXIKIAK


Apirilaren 23 an olinpiada txikiak izan genituen, Tolosako Berazubi estadioan. Betse eskola txikietako 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleak bildu ginen. Gure iritziz hobeto antolatua zegoen: Taldeak elkar bilatzeko txartel batzuk zeuden, bozina bat jotzen zuten postuak aldatzerakoan.

11:00ak arte jolaean aritu ginen eta ondoren hamaiketakoa eman ziguten, aurreko urtekoa baino hobea.

Jolas askotan ibili ginen, adibidez: briletten, zesta puntan, luzera jauzian, soka saltoan, pisu jaurtiketan eta soka-tiran. Jolas hauetatik gutxien gustatu zitzaiguna zesta punta izan zen.Azkenik talde bakoitzak hiru errelebo egin zituen. Erreleboetan jolas hauek zeuden: bailak, zaku karrera, lokots bilketa, txingak eta 200m korrika.

Dena bukatu ondoren autobusa iritsi zen eta Altzora abiatu ginen.


GOIZ BIKAINA PASA GENUEN, LAGUN BERRIAK EGINEZ!!!

OLIMPIADA TXIKIAK


OLINPIADAK TXIKIAK


Aurten Olinpiadak Apirilaren 23an izan ziren eta hobeto organizatuak egon ziren. Horren bidez hobeto pasa genuen. Joku ezberdinak egon ziren, hauek izan ziren:

Soka saltoa, zestapunta, brilett-a, luzera saltoa, pisu jaurtiketa, soka tira eta erreleboak. Hmaiketakoa ere obeto organizatua egon zen. Bi gaileta eta naranja zukua eman ziguten. 13:ooetan iritsi ginen eskolara, guk uste baino beranduago.



Oso ondo pasa genuen!





ESKOLA TXIKIETAKO OLINPIADAK




Ostirala, apirilaren 23an, eskola txikietako olinpiadak izan ziren eta oso ondo pasa genuen. Egia esan, aurten, askoz hobeto antolatuta zegoen dena, eta taldeak ere askoz hobeak ziren. Lagun berriak ere egin genituen. Proba desberdinak zeuden: luzera jauzia, pisu jaurtiketa, sokasaltoa, zesta punta, sokatira eta balooi errea. Erreleboetan: 50 m ballak, 60 m korrika, zaku karrera, lokotx bilketa eta 225m korrika.

PRIMERAN IBILI GINEN!!

OLIMPIADA TXIKIAK


Beste urteetan egin dugun bezala Olinpiada Txikiak ospatu ditugu Berazubiko estadioan, apirilaren 23an. Beste urteetan baino antolatuagoa egon zen, horregatik hobeto pasa genuen.

7 jolas egin genituen: Erreleboak, pisu-jaurtiketa, zestapunta, brilet, soka-saltoa,luzeera saltoa eta sokatira.


OSO ONDO PASA GENUEN!!!

2010/04/21

Eskola txikitako festa Altzon


Kaixo lagunak!


Eskola txikietako festa aurten Altzon izango da. Iaz Berrobin izan zen eta uste dugu ondo pasa zenutela!


Altzon gune desberdinak egongo dira. Aurtengo egitaraua hau da (guk dakigunez):

Goizean jokuak egingo ditugu eta eguerdian bazkaria egongo da.

Arratsaldean Pirritx eta Porrotx etorriko dira, gero Lain taldea etorriko da eta azkenik bertsolari batzuk etorriko dira.


Aurtengo logoa eskolako ikasle batek (Pello Olanok) egin zuen. Kamisetek, aterkiek,... arrakasta handia izan dute.


Besterik gabe etorri zaitezte ongi pasatzera!!



Aupa Altzo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Kaixo lagunak!!!


Ongi etorri gure bloggera. Honen helburua eskolako ikasle guztiak parte hartzea izango da.


Blogarekin hasteko, eskola txikietako informazioa azalduko zaizue. Ondoren, aurreko ebaluaketan landu genuen leihaketaren inguruan azalpen bat ikusi ahalko duzue. Eta azkenik, ebaluaketa honetan landuko dugun errezeta aurkeztuko dizuegu.


Zuen gustokoa izango delakoan,


Eskerrik asko blog honetan sartzeagatik!!!!!!!!

LEHIAKETA

2. hiruhilabetean leihaketa landu genuen 2 eta 3 urtekoak izan ezik, eskola guztiak parte hartu zuen.

Gela guztiak lan asko egin genuen jolasak prestatzen.

4 eta 5 urtekoak "1,2,3 esan berriro" prestatu zuten 1. eta 2. mailakoentzat.

1. eta 2. mailakoek "Badakit" jokuaren joku antzeko bat prestatu zuten 3. eta 4. mailakoekin batera.

3. eta 4. mailakoak "Hitz-pasa", "Erantzun zuzena" eta "Badakit" prestatu zituzten.

Guk, 5. eta 6. mailakook, 41 diapositibako "Mihiluze" bat prestatu genuen.

4 eta 5 urtekoak ostegun arratsaldean egin zuten beraien leihaketa. Eta beste guztiok ostiral goizean egin genituen gure leihaketak.

Oso ondo joan zen dena.

ERREZETA


Azkeneko hiruhilabete honetan errezetak landuko ditugu. Guk, hasteko errezeta bat erakutsiko dizuegu, (pintxoa)
Txaka Maionesarekin


OSAGAIAK: (4 pertsonentzat)
-8 txaka.

-Maionesa.

-Ogia.

-Ganba/langostinoa (nahi ezkero)




INSTRUKZIOAK:


Lehenik, txaka ur berotan desizozten utzi. Desizoztu ondoren, txaka zati guztiak zanpatu eta guraize batzuekin moztu. Gero, dena nahastu ondoren, maionesa nahi duzun neurrian bota, eta berriro nahastu. Segidan, ogia moztu, eta orduan txaka maionesarekin ogi gainean jarri. Azkenik, langostino/ganba zuritu, eta nahi izan ezkero pintxo gainean jarri, eta jan!!!!






ON EGIN!!


Ander, Enaitz eta Irantzu.






2010/04/16

zientzia ikuskizuna






Gaur zientzia ikuskizuna egin digute. Oso polita izan da eta argazki eta bideo batzuk jartzea pentsatu dut, ea gustatzen zaizkizuen: