2016/05/27

GRAFITIAK EGITEN

GARI ETORRI DA ERAKUSTERA





UMRTPPPPPPPPPPPP (GUK MARGOTU DUGU)



ZE POLITA GERATU DEN !!!!!!!

2016/05/20

KAIXO LAGUNAK!!!

Zer moduz zaudete? Guk oso ondo pasatzen dugu eskolan. Oraingo honetan, arrautzak ernaldu ditugu inkubadoran. Apirilak 18an, 35 arrautza jarri genituen inkubadoran 100 gradu fahrenheitara. Astero, ura jarri genien eta 18. egunean, inkubadorari entxufea kendu genion.


21. egunean,  gelara iritsi ginenerako, 3 txita txiki genituen. Egunean zehar txita asko jaio ziren , baita hurrengo egunean ere.








Jaio ondoren, beroa ematen zien lanpara gorri batekin eduki genituen kutxan goxo goxo.Egunero pentsua eta ura eman genien.
Ia bi aste gelan eduki ondoren, atzo etxera erman genituen. Pila bat gustatu zaigu txitak edukitzea!!

Orain, Gernika koadroa plastilinarekin betetzen ari gara. Horretarako, gurasoei laguntza eskatu diegu. Honela hasi gara:
Oraindik lan asko falta zaigu, kontatuko dizuegu hurrengoan gehiago!! Mila esker guraso guztiei!!Laister arte!!

2016/05/12

Antton Kazabon eskolan.

Atzoko goiza bertso, ipuin eta asmakizun arten pasa genuen Antton Kazabon idazlearekin, aho zabalik utzi gintuen momentu bat baino gehiagotan. Geletan berak idatzitako ipuin desberdinak irakurri ostean ipuin hoien inguru, eta berak idatzitako beste batzuen inguruko solasaldi atsegina izan genuen. Mila eske Antton.

KOLDOBIKA JAUREGIREN OPARIA

Koldobika Jauregiren museoan egin genuen bisitaren oroigarri, Koldobika berak hurrengo bideoa zintzilikatu du vmeo web gunean. Ikusteak merezi du!!! https://vimeo.com/158990771

2016/05/05

ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN

Maiatzaren 4an eskolan ,urtero bezala Udalaren laguntzaz, Zuhaitz eguna ospatu dugu. Aurten ez gara zuhaitzak landatzea joan baino Mikel Olano basozainaren laguntza izan dugu eta eskola inguruko zuhaitzak hobeki ezagutzeko aukera eman digu. Bertan oso ongi azaldu zigun Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak zeintzu diren eta hauen ezaugarriak. Gure inguruan pagoak, haritzak, arteak, gorostiak, lizarrak, urkiak, pikondoak, udareondoak, sagarrondoak, intxaurrondoak...dauzkagu. Aukera izan dugu baita ere zuhaitz hauen hostoak biltzeko eta desberdintasunak ikusteko. Buelta egin ondoren, plazan zeuden Leire Olano, Karmen Gaztañaga, Eider Epelde eta Arkaitz Uranga guztiontzat txorixo egosia prestatzen. Hamaiketako goxo goxoa egin genuen eta bertan jolastu ondoren eskolara itzuli ginen. Goiza ederra pasa genuen, gainera eguraldia ere zoragarria zegoen. Benetan eskerrik asko guztiei. 3.Zikloko ikasleak ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN on PhotoPeach