2017/01/30

ENE HAIZE MAITEA

Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara joango gara eskolako txikientzat prestatutako musika emanaldia ikustera. Emanaldi honetan Orkestrako metal boskotea eta Klake dantzari bat ikusi ahal izango dugu. Benetan, ikuskizun polita ikustea espero dugu. Arnasketak bizirik mantentzen gaitu, noski, baina arnasten dugun airea hori baino askoz gehiago da. Hotsak dakarzkigu, bibrazioak, usainak, emozioak eta erritmoa. Metal boskotearekin eta dantzarekin jolastuko dugu txikitxoenek Aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten diseinatutako musikazko bidaia honetan!

2017/01/27

INGELESEKO BARNETEGIA BUKATZEAR!!!

Aste honetan aukera paregabea izan dugu gure ingeles maila hobetzeko. Esperientzi ederra izan dugula aitortu beharrean gaude, ederki pasa dugu, lagun ederrak egin ditugu, asko ikasi dugu... Elkarrekin egon gara Ikaztegieta, Berrobi, Berastegi, Amezketa eta Altzoko ikasle zein irakasleak. Oso ongi moldatu gara eta oroimen ederra daramagu etxera.
Irakasleon aldetik,  bakarrik eskerrak ematea gelditzen zaigu guztiak hain ederki portatzeagatik eta izandako jarrera ezin hobearengatik. Mila esker guztioi, zuekin lanean aritzea sari bat da guretzat, benetan...izugarrizko altxorrak dauzkagu !!!

OOOoooooo today is the last day, We´ve had a  very good experience in Lekaroz, in the English Camp

Everybody together very happy with our certificates, Berastegi, Berrobi, Amezketa,Altzo and Ikaztegieta  Schools.


2017/01/26

Tolosaldea Sahararekin, antolatutako janari bilketarekin bat eginez

2017ko urtarrilak  20an Maritxu Astiasaran etorri zen Imaz Bertsolaria eskolara, bertan erakutsi zigun herri Saharauia zer nolako egoeratan bizi den, Argeliako kanpamentuetan, argazkien bidez.
 Maritxuk esan zigun han egun osoan otordu bakarra egiten dutela, eta eskolan hamaiketakorako, baldin badaukate ogi zati bat jaten dutela. Maritxuk esan zigun tea hiru aldiz edaten dutela egunean.
Bertako haurrek, eskola 9etatik eguerdi arte izaten dute.
Maritxuk bertako jantziak ekarri zituen eta guri jantzi zizkigun.
 Saharakoei Marruekosek herrialdea kendu zioten, Argeliakoek beraien basamortu zati bat utzi zioten eta bertan lau kanpamendu eraiki zituzten.
Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu, Tolosak Sahararekin elkarteak antolatu duen janari bilketara.  Gogoratu ekarri beharrekoak, pasta, arroza, azukarra, konpresak eta eskolarako materiala direla.















Mila esker parte hartzen duzuen guztiei.

2017/01/18

Urtea hastearekin batera Eskolako, tailerretan URA eta bere erabileraren inguruko sensibilizazioa egin genuen eta orain DIAGNOSTIKOAREKIN hastera goaz.

Agenda 21 taldea











AMA LURRA PROIEKTUAREKIN AURRERA GOAZ

Gabonak pasa ondoren berriro lanari ekin diogu. Inauteriak laster iritsiko zaizkigunez,  Euskal mitologiaren gaiari heltzea pentsatu dugu eta dagoeneko lanean hasita gaude.  Gaiaren inguruan, alde batetik pertsonai mitologikoak landuko ditugu eta bestetik, inauterietako emanaldia prestatuko dugu. Oso gai interesgarria iruditzen zaigu eta momentuz oso gustura ari gara lanean. Beraz, asko ikastea, ongi pasatzea  eta inauterietako emanaldi polita prestatzea espero dugu.
Bestalde, datorren astean Lekarozera goaz ingeleseko barnetegira. Gurekin batera hainbat eskolakoei ere egokitu zaie eta elkarrekin egoteko aukera izango dugu: Amezketa, Berrobi, Ikaztegieta... Oso ondo pasatzeaz gain ingelesa ikastea espero dugu. Parranda egingo dugu eta ederki pasatzekotan goaz!!!!
3.Zikloa

2017/01/12



     aterazaskio lorea jazintoai
kolore arroxa dute
besteak oraindi ez dakigu ze kolorekoak diren
auaktjrrdu (aguakatea jarri dugu)
agur
HH
 

URTE BERRI ON DENOI!!!
OLENTZEROKEKARRITAKOOPARIAK



 

2017/01/10

THE PERFORMANCE "A LAPTOP FOR THE CLUB" - PRIMARY 3 & 4

This is the performance we did from the story of the book. We hope you like it!




The presentation of the students from Primary 5 & 6

These are the students from Primary 5 & 6. Would you like to know something about them? Go ahead!