2016/09/30

IGERILEKUAN

Dakizuen bezela, 1. zikloko ikasleek igeriketa ikastaroa egin dute irailean zehar, Ikaztegietako lagunekin batera.
Hemen dituzue beraiek idatzitakoak:


Gaur, azken eguna izan da eta hainbat senide hurbildu dira igerilekura "arraintxoak" ikustera. Unairen autobusak ere agurra egin nahi izan digu, eta itzuleran tristetu eta negarrez aritu zaigu (itoginak zituen!)

2016/09/26

"Welcome to the English class" song - 2nd Cycle

We welcome the School Year with a beautiful song. Hope you like it!

2016/09/21

HAMAIKETAKO MUNDIALA

Pasa den ostiralean, irailak 16, ikasturte berriari hasera emateko eskolan bildu ginen, ikasle, irakasle, guraso eta hainbat herritar. Gure baratzean bildutako uztarekin tailerretan prestatu genituen pintxo desberdinak dastatzeko aukera paregabea izan genuen, baita uda eta gero elkarren berri izateko ere.
Dena oso goxoa zegoen eta ederki pasa genuen.

ONGI ETORRIA IKASLE ETA IRAKASLE BERRIEI


Aurtengo ikasturtean, ikasle eta irakasle berriak etorri zaizkigu eta hemendik ongi etorria eman nahi diegu. 2 urteko ikasleak Eider, Markel, Iraide, Antton eta Aitziber dira.  Lehengo ziklora berriz, Jennifer etorri da Murtziatik.



Eta irakasleak berriz, Izaskun Garikano, Ingelesa eta 3.zikloko gaztelera ematera, Izaskun Larrayoz 1. Zikloko tutorea, Maialen kontsultorea, Josu musika ematera eta Itziar Haur hezkuntzako tutorea izango da.

HEMENDIK IKASTURTE ONA IZAN DEZAGUN OPA  DUGU, BAI ORAIN BERRIAK ZARETENOI BAI BERTAN DENBORA DARAMATZAGUNONTZAT ERE!!!
.


Egileak: 2. Ziklokoko ikasleak.

2016/09/12

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

Kaixo lagunok: berriro ere oporrak bikain pasa ondoren hementxe gara zuekin lana egiteko prest. Aurten gure proiektua "Ama Lurra " izango da eta horretarako baliabide bezala eskolako baratza erabiliko dugu. Horregatik ikasturte berriari hasera emateko, gure baratzean bildutako produktuekin hamaiketako goxo bat prestatu eta zuei eskaintzea bururatu zaigu. Datorren ostiralean, irailak 16, eguerdiko 12:00 etatik 13:00 bitartean izango da, beraz guztiok gonbidatuta zaudete bertara etortzea. Gaiarekin lotuta, azaroak 7 eta 8an Lurraxkako Natur eskola batetara joango gara eta espero dugu ongi pasatzeaz gain asko ikastea. Bestalde, aurreko bi ikasturteetan bezala, eskolarteko proiektua aurrera eramango dugu Lizartza eta Albizturko eskolakoekin eta elkarrekin hainbat ekintza burutuko ditugu. Ikasturte honetan ere, proiektuarekin lotutako tailerrak egingo ditugu LHko ikasle guztiak hiru taldetan banatuta. Besterik gabe, espero dugu Ama Lurra priektuarekin asko ikasteaz gain disfrutatzea, ongi pasatzea eta ikasitakoa praktikan jartzea, guzti hau lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa izango da berriro ere. Animatu ostiralean gure hamaiketakora etortzea!!! 3.Zikloko ikasleak