2012/11/23


AZAROKO TENPERATURAREN GORA BEHERAK


EGUN ON, URKO ARISTI NAIZ. AURREKO HILABETEAN BEZELA,
HEMEN NAIZ BERRIZ ERE ZUEKIN HILABETE HONETAKO
GRAFIKOA AURKEZTEKO.

IKUSI DEZAKEZUENEZ OSO HILABETE GORA BEHERATSUA
IZAN DA. EGUN BEROAK (4, 8, ETA 18a)  ETA OSO EGUN HOTZAK
(29, 30 ETA 31a ) IZAN DITUGU.








AIO ETA MILA ESKER.        

IMAZEN PAGORA BISITA

10:30 inguruan irten ginen eskolatik azaroaren 16 an. 2km inguruko bidea egin genuen pagoraino.Bidean perretxiku pozoitsuak ikusi genituen,akerra ere bai.Peruren aitak gaietak eta ura eskeñi zizkigun  etxe aurrean.Pago ederra ikusi genuen,enborra oso lodia du eta ia 200 urte ditu.Pago ondoan hamaiketakoa egin genuen eta ondoren bertsoak kantatu genituen.Bueltakoan Oiarbi baserrian
txakurkumeak erakutsi zizkigun Xalomek.Berandu saamar iritsi ginen eskolara, batzuk kotxez.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!
                                                              1.ZIKLOKO IKASLEAK  EGINA

MARKEL GURE ARTEAN

Nuria gure irakaslearen semea ezagutu genuen.16 hilabete ditu mutikoak.Txikia bezain polita da. Ile horia dauka eta begi urdin-urdinak. Oso usain goxsoa zeukan eta gurekin jolasten ibili zen poz-pozik.

MUXU ASKO BIDALTZEN DIZKIOGU GURE MARKELI ETA ESAN NAI DIOGU ESKOLARA BERRIRO ETORTZEKO.


1. ZIKLOKOEK EGINA

2012/11/22

CARITAS ELKARTEKO JONEN BISITA

Atzo goizean, azaroak 21 asteazkena, Caritas elkarteko Jon etorri zitzaigun Altzoko eskolara elkartearen zenbait proiekturen  azalpenak ematera. Saioak ordu beteko iraupena izan zuen, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Ipuinen eta argazkien bidez adierazi zigun zein garrantzitsua den beharrean dagoenari laguntzea, gauzak partekatzea elkarrekin, pertsonak ez epaitzea bere itxurarengatik bere barruko izaerarengatik baizik ( bihotza )... Saioan zehar azaldu zigun "HOTZALDI PROIEKTUA" honekin azarotik apirilarte arduratzen dira kalegorrian dauden pertsonek gaua bero eta goxo pasa dezaten elkarrekin. Horretarako Donostian dagoen Ategorrietako eliza bat egokitu dute. Momentuz 40 pertsona bakarrik sartzen dira eta hainbat kanpoan gelditu behar izaten dute, gaueko 9:00etatik goizeko 9:00etara bertan egoteko aukera izaten dute. Guzti hau aurrera eramateko bolondres asko ari dira lanean eta txandak eginez hauek ere gaua behartsuekin pasatzen dute.
Benetan saio atsegina izan zen eta zer pentsa eman digu. Gutako bakoitzak ere besteei laguntzeko zerbait egin dezakegula hain zuzen ere. EA EGIA DEN ETA HEMENDIK AURRERA BERAK ESANDAKOTIK ZERBAIT BETETZEN DUGUN...
Hemendik egun batzuetara gurasoentzat  ere zenbait azalpen ematera etorriko da Jon eta ea jende asko animatzen den bertara etortzea, benetan merezi duela esan dezakegu.

BIRZIKLAPEN SOLIDARIOA,



Aimar Murua (4. maila)

2012/11/15

SANTI MADARIAGARI ELKARRIZKETA


Duela aste pare bat Santi Madariaga (Julenen aita) etorri zitzaigun eskolara bere lanbideari buruz hitz egitera. Bera gas naturala garraiatzen duen itsasontzi handi bateko kapitaina da.Aldez aurretik prestatutako galdera askori erantzun zigun ederki. Orain ,bildutako informazio guzti horrekin azalpen testu bat osatu behar dugu. Ia ordu terdi egon ginen berarekin eta gauza asko kontatu zizkigun oso interesgarriak gainera.Testu guztia osatzen dugunean zuen eskura edukiko duzue.

2012/11/09

ZINEMARA



     Azaroak 8 osteguna, 3. mailatik 6, mailara, Tolosara joan ginen zinemara Lepel izeneko filma ikustera. Altzotik autobusez joan ginen eta itzulera aldiz, trenez egin genuen eta Alegitik eskolara gurasoen laguntza izan genuen.
     Ikusi genuen pelikulak, haurrentzat gurasoek duten garrantziaz aritu zen eta asko gustatu zitzaigun. Oso ondo pasa genuen.

     Blog hau aprobetxatu nahi dugu, gu Alegitik gora igotzeko aurkeztu zineten guraso guztioi eskerrak emateko.


Haritz, Iraitz eta Uxue.


TWO LITTLE DICKY BIRDS

dis is birds songs!

(THIS IS THE BIRD'S SONG)

Haur Hezkuntza 4-5 urte

2012/11/06

1. ZIKLOA KANTARI


Udazkena landu dugunez, kanta hau egin dugu. Sagardoa nola egiten den erakutsiko dizuegu. Ea gustatzen zaizuen.