2015/12/18

Zorionak eta urte berri on!!!

Kaixo guraso, ikasle, irakasle.... eta gure jarraitzaile zareten guztioi, 

Gogora arazten dizuegu gaurko egunean oporrak hartuko ditugula eta datorren urtarrilak 11 arte gure eskola hau itxita egongo dela, beraz, Zorionak eta Urte Berri ON!!!! ondo pasa eta laster arte.

ALBIZTURKO ETA LIZARTZAKO ESKOLEN BISITA JASO GENUEN

Abenduak 16 osteguna, gure proiektu inter-eskolarraren barruan, Lizartza eta Albizturgo eskolako ikasleen bisita jaso genuen eskolan. Hiru hileko honetan arkitektura lantzeko egindako lanak erakutsi genizkien eta gero hiru eskolako ikasleez osatutako talde desberdinetan egindako lan horiek egin genituen. Lehen Hezkuntzako zortzi talde osatu genituen, zazpi frontoian aritu ziren eta bat baratzan. Haur Hezkuntzako ikasleak berriz eskola barruan aritu ziren lau gune desberdinetan. Egindako lanen artean, tipiak, kometak, armiarma sareak, txotxekin egindako eraikuntzak eta birziklatzeko hainbat material erabilita eraikinak egiten aritu ginen. Gero, elkarrekin hamaiketako goxo bat jan genuen eta jolasten aritu ginen autobusa bila etorri zitzaien arte. Oso ondo pasa genuen.


2015/12/15

NOLEGA IKAZTEGIETAN

2015eko abenduaren 10ean Ikaztegietara joan ginen nolega eguna ospatzera. Bertan, Abaltzisketakoak ere bazeuden.
Goizean, 9:00etan abiatu ginen autobusez, bazkaria hartuta. Iritsi ginenean,  gure gela erakutsi ziguten, gauzak han utzi eta emanaldiak ikustera joan ginen. Hasteko gure eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak ongi etorria emateko bertso batzuk eskaini genituen Jokinek pianoaz lagunduta, jarraian antzerkiak ikusteko aukera izan genuen. Oso politak eta entretenigarriak iruditu zitzaizkigun. Hamaiketako ordua heldu zenean, kanpora joan ginen hamaiketakoa egitera eta ondoren Amagoiaren tailerrekoek antzerki bat eskaini zuten “Non biziko gara”  izena zuena. Goiz osoa emanaldiak ikusten egon eta gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen. Pixka bat jolastu eta berriro ere emanaldiak ikustera joan ginen. 15:30etan autobusa hartu eta Altzora bueltatu ginen.
EGUN EDERRA PASA GENUEN!!!










2015/12/04

MILAREN AGURRA

Eguna hasteko eskolako haur guztiek Milarentzat marrazkia egin genuen.Tailerretan aldiz, pintxo ugari prestatu genituen.Ondoren, tailerretan Milaren argazkiekin egindako Movie Makerra ikusi genuen eta opari eman genion.
Arratsaldean, goizean etorri ezin izan zirenentzako, bideoa jarri zen berriz. Milari Agurra dantzatu zitzaion eta txapela eta Altzoko erraldoiaren estatua txiki bat oparitu zioten. Oso momentu zoragarria izan zen eta denak emozionatuta bukatu genuen.
Amaitzeko, bertso bat kantatu zitzaion eta baita Milak guri ere.

Laister arte Mila!!!












Neurria: 10eko txikia
Doniua: Batetikan korroska, bestetik errena (besteren bat egokiago kusten bada, lasai aldatu)

1
Bi mila eta zazpi
urteak iraila
heldu zinen Altzora
joan gabe bila
zure irakaspenak
izan dira mila
eskertzeko guztiak
har hitzazu Mila
hainbeste besarkada
eta muxu pila!

2
Zortzi urte badira
zaudenetik hemen
aguro joan dira
guretzat bederen
egia esateko
pozik gaude zeren
heldu zinena hona
ez nagi, ez erren
jubilatuta zoaz
sasoiko ta lerden.

3
Ñañarriren hondotik
Otsabiopera
heldu orduko berriz
bazoaz atzera
hurbiltzen garenean
gure baratzera
uzta biltzera edo
zerbait landatzera
zenbat ikasi dugun
ohartuko gera.

4
Agurtzeko ordua
zaigunez iritxi
hasiko gara dantza,
kantu ta irrintzi
desiorik onenak
zuretzat lehenbizi
zoaz goza bizitza
ondo-ondo bizi
baina pasatakoan
aterik ez itxi.












2015/12/03

GAUR, ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU ESKOLAN. ABESTIAK KANTATU DITUGU ETA IMANOL ETORRI DA IPUINAK KONTATZERA. GURASO ETA AITON-AMONAK ERE PARTE HARTU DUTE. IMANOLEK LIBURUEN ALTXORRA EKARRI DIGU ETA URTARRILEAN ERAMANGO DU; BITARTEAN, IPUIN BERRI MORDOA IZANGO DITUGU ESKOLAN KONTATZEKO ETA ETXEETARA MAILEGUAN ERAMATEKO.
ESKERRIK ASKO IMANOL!
HHkoak




ASTEAZKENEAN HERRIKO ARKITEKTOA ETORRI ZEN ESKOLARA GUK PRESTATUTAKO GALDERAK ERANTZUTEKO ASMOTAN. JANGELAN ELKARTU GINEN GUZTIOK ETA GOGOTSU ARITU GINEN SOLASEAN. BERE LANEAN ERABILTZEN DITUEN HAINBAT TRESNA ERE ERAKUTSI ZIZKIGUN ETA HERRIKO PLANOAK ERE.
MILA ESKER XABI!!
HHkoak



2015/11/24

LA CIUDAD EGUZKITSU

Los alumnos de Imaz Bertsolaria eskola de Altzo, de 1er a 6to curso, construyeron el pueblo Eguzkitsu.

Este curso están estudiando arquitectura, en talleres y en una hora de taller hicieron una asamblea, en la que decidieron construir una ciudad, con material reciclado.

Cada grupo de taller pensó que construir para dicha ciudad. Un grupo se encargó de los edificios pequeños, otro de un rascacielos y el tercer grupo de construir los monumentos,






podréis visitar esta ciudad en el segundo piso de la escuela.


2015/11/11

IGARTUBEITIA JOAN GINEN PASA DEN OSTIRALEAN. ONDO PASA GENUEN. ASPALDIKO BASERRIA IKUSI GENUEN, HAMAIKETAKOA EGIN ETA BASERRIAREN MAKETA TXIKI BAT EGIN GENUEN BAKOITZARENTZAT.

Igartubeiti baserria XVI mendean eraiki zen eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dago eta museo bat bilakatu da. Bertan garai hartako baserria mantentzen da: sukaldea, logelak, ikuilua, dolarea eta mandioa ikusgai daude. Deigarria egin zaigu ze ongi mantenduta dagoen guztia eta baliagarria izan da ikusteko eta ulertzeko garai hartako bizimodua nolakoa zen.
Baserri hau nahiz eta XVI. mendean eraiki , denbora  pasa ahala handitzen eta egokitzen joan zen behar berrietara eta XVII. mendean lortu zuen arrakasta handiena. Artoa Ameriketatik ekarri zutenean, mandioa eraiki zuten hau lehortzen jartzeko.
Baserria ikusteaz gain bideo bat ikusi  eta tailer bat egiteko aukera ere izan genuen. Bertan  bakoitzak baserriaren maketa bat eraiki genuen. Denboraz juxtu genbiltzanez eskolako tailerretan amaitu genuen.
Irteera oso interesgarria iruditu zaigu eta asko ikasteko aukera eman digu.
5.6. mailako ikasleak

2015/11/05

GELAN BI LAGUN BERRI DITUGU:  TXIKI ETA GOXOKI.
 TXIKI DORDOKA


GOXOKI
 
GURE ESKOLAN NEGUTEGIA JARRI DUGU LANDAREAK 
GOXO GOXO EGOTEKO.
ESKERRIK ASKO LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!!!



 

2015/10/29

GASTEIZEN ALBIZTURKOEKIN




Urriaren 22an eta 23an Gasteizen egon ginen bi eskoletako ikasleak eta horren kronika bertso hauek jasotzen dute eta guk aukeratutako argazkiak:



AUTOBUS BATEAN
ALTZOTIKAN GASTEIZERA
JOAN GINEN
BI EGUN PASATZERA.

LEHEN EGUNEAN
ANDRE MARI ZURIAN,
FLORIDA PARKEAN,
PLAZA BERRIAN,
BAZKARITXOA
FORUEN PLAZAN
ARRATSALDEAN
ARTIUM MUSEOAN.

AUTOBUS BATEAN...

ZAZPIAK ALDERA
GU ATERPETXERA
LOGELA AUKERATU
TA AFALTZERA
GAUEAN BERRIZ
PARRANDA EGINDA
LASAI TA GOXO
LO EGITERA.

AUTOBUS BATEAN....

HURRENGO EGUNEAN
GASTEIZ BISITATU
ALDE ZAHARRA ONGI
EZAGUTU
HIRI HANDIAN
JOLASTU ONDOREN
ATERPETXEAN
GENUEN BAZKALDU.

AUTOBUS BATEAN…

ALBIZTUR TA ALTZO
GASTEIZEN  BATERA
ELKARRI LAGUNTZEN
ARITU GARA
TXIKI TA HANDI
TA IRAKASLEAK
POZIK BUELTATU
GARA ETXERA.

AUTOBUS BATEAN…
                                                       DOINUA:  “ ITSASONTZI BATEN “



Plaza Berrian argazkia ateratzen ari gara Eñautekin, Martiñekin,Landerrekin,Laidarekin,Ilargirekin eta Maialenekin.














Florida parkean argazkia atera genuen eta ondo pasa genuen orbel artean eta errekan.
Kioskoko balkoitik begira Unax,Alaitz eta lagunak.















Lander eta Martin Gasteizen arbola baten ondoan. Lander dago burniarekin oso ondo.
 FORU   PLAZAN BAZKALDU GENUEN  ETA JOLASTU.
 Bokadillo ederra jan genuen eta jolastu ginen eta oso ondo pasa genduen.















                                                                                Hemen  dauden pertsonak Mirari,Lorea,Martin,Nora,Olaia eta Alaitz dira.Foru plazan gaude. Han bazkaldu genuen eta oso ondo pasa genuen.   











EZKONDU GINEN FORU PLAZAN UXUE ETA NI ETA LAGUNAK  IKUSTEN ARITU ZIREN.














Aterpetxean afaltzen ari gara. Purea ez zitzaiten gustatu.Afaldu genuenean hirugarren pixura joan ginen izkutaketan ibiltzera.














 Parke batean bueltaka ibili nintzen jolasten pozik, dibertitzen ,ondo pasatzen.















 Harkaitz eta Haritz Florida  parkean egon ziren eserita lasai.                     

2015/10/20

GASTEIZERA IRTEERA

Ostegunetik ostiralera, Gasteizera joango gara gau bat pasatzera eta hiria ezagutzera, La Catedral aterpetxean egingo dugu lo. 

Altzoko eta Albizturgo eskoletako ikasleak joango gara, haur hezkuntzako 4 urtetik lehen hezkuntzako 6. maila bitarte,  irakasleekin batera 80 bat pertsona izango gara.


Hau izango da egingo dugunaren egitaraua:

OSTEGUNA:

-         9:00tan  eskolatik  autobusez  abiatuko  gara .
-         11:00  aterpetxera  iritsiko  gara  eta maletak  utziko  ditugu, hamaiketakoa jango dugu eta bueltaxo bate mango dugu hirian zehar.
-         13:30tan  bazkaldu egingo dugu  Foruen  enparantzan.
-         15:30-17:30etara Artium museora  joango  gara eta bertan tailerrak egingo ditugu.
-         17:30etan  meriendatuko  dugu  eta denbora librea izango dugu.
-         20:30etan  aterpetxean afaria.
-          22:30etan  ohera  sartuko  gara.

OSTIRALA:

-         9:00tan  gosaria.
-         10:15etan  hirian  zehar  bisita  gidatua.
-         13:30tan  bazkaria.
-          14:30tan  itzulerako  autobusa.

2015/10/16

ARKITEKTURAREKIN  JOLASEAN

 Dagoeneko  tailerretan arkitektura lantzeko hainbat saio burutu ditugu eta bertan animalien bizilekuak, kobazuloak, gizakien etxe mota ezberdinak... landu ditugu. Atzo arratsaldean, urriak 15, eguraldi bikaina zegoela aprobetxatuz eskolatik abiatu ginen eta inguruko zuhaitzetan plastikoa erabiliz " kabi itxureko" etxetxoak eraikitzen aritu ginen. Froga ezberdinak egin genituen eta ederki pasa genuen denok elkarlanean. Bukatzeko denok frogatu genuen eta konturatu ginen gure pisua ederki mantentzen zuela.
Arratsalde bikaina pasa genuen!!!






URRIAK 21- TIPIAK ERAIKITZEN

Gaur goizean eskola guztiko ikasleak indioen etxeak eraiki ditugu Santa Barbara ermita ondoan eta eskolako baratzan dagoen zelaian.3 tipi egin ditugu eta hirurak desberdinak atera dira. Egun batzutan bertan utziko ditugu jolastu ahal izateko. Primerako lana egin dugu denon artean. A ze artistak!!!!!!








2015/10/02

GU ESKOLAKO TXIKTENAK GARA     
ASTE HONETAN GAUZA ASKO EGIN DITUGU
BEGIRA!


ARMIARMA SAREA




KOBAZULOAK




ANIMALIEN BIZILEKUEN INFORMAZIOA AURKITZEN

AGURRRRR