2018/05/28

ORENDAINEKO TOPAKETA

2018ko maiatzaren 24an,  urtero antolatzen den bezala, Orendainera joan ginen, 5. eta 6. mailako ikasleak DBHn elkartuko garen lagunak ezagutzera.  Bertan taldeetan banaturik jolasak egin genituen: artzikirola , brileta, baloi eseria, armiarma, harria-papera-guraizea eta stop. Jolas bakoitzean 10 minutu inguru egoten ginen eta denbora amaitu ondoren hurrengo jolasera pasatzen ginen errotazioa bukatu arte.
Jolasak egin ondoren bazkaldu egin genuen, han ezagututako lagunekin. Amaitutakoan pixka bat jolastu eta oinez etxera bueltatu ginen.

EDERKI PASA GENUEN ETA
LAGUN ASKO EGIN GENITUEN!!!

3. zikloko ikasleak











2018/05/24

TXITEN JAIOTZA : 2.TXANDA

KAIXO: ASTE SANTU ONDOREN, INKUBADORAN BI DOZENA OILOEN ARRAUTZA SARTU DITUGU. EGUNERO EGUNERO , HEZETASUNA ETA TENPERATURA APUNTATU ETA ZAINDU DITUGU. 21 EGUN ONDOREN , ZAZPI TXITA JAIO ZAIZKIGU ; 3 TXITA BELTZAK, 3 TXITA HORI ETA 1 MARROIXKA. JAIO EZ DIRETATIK, 4 USTELAK, 4 ARRAUTZA GORRINGOAREKIN ETA 9 HILDAKO.



argazki gehiago

2018/05/18

Maiatzaren 17an, osteguna Lizartzara joan ginen eskola osoa. Bertan Albiztur eta Lizartzako ikasleen arteko topaketak izan genituen.
Bi taldetan banatu ginen, alde batetetik,  HH ko ikasleak eta bestetik, LHkoak.
Talde bakoitzarentzat jolas ezberdinak  zituzten antolatuta eta hauetan oso pozik ibili ginen.
HHkoak jolas hauetan ibili ziren:  izarren bila, uztaien jolasa, oskola apustua,  gurpilak arrastaka eta dantza koreografia.
LHkoak ordea beste hauek egin zituzten: maizterra, papoa, 4 ertzak, arrautzak errutea eta koltxo plantxa.
Jolasak amaitutakoan, haimaiketako goxo bat eskaini ziguten eskolako atarian eta bertako parkean elkarrekin jolastu ginen. Ondoren autobusa hartu eta Altzora itzuli ginen.

https://photos.app.goo.gl/keu6tUn6mGaoVqMr5

2018/05/17

Apirilaren 23an,  dakizuen bezala liburuen nazioarteko eguna ospatzen da eta guk ere horrelaxe egin genuen eskolan. Horretarako ikasleen gurasoei ipuinak kontatzeko gonbidapena luzatu genien. Guraso asko animatu ziren eta aukera polita izan genuen egun guztian zehar hainbat irakurgai entzuteko.
Eguna horrela joan zen:  
H.H eta L.H 1. zikloan:
Eider Epelde “Arroxali”
Lorena Iriarte “ Kontaidazu ipuin bat”
Joseba Elduaien” Lur eta Amets  memoriaren ehiza”
Iratze Etxebeste “Lau izkin ziztrinengatik 
Lorena Terradilos  “ Txanogorritxu”
Ana Antolin “ Guinness world records 2016”
Maider Iraola “ Herensugearen erregimena” 
2. Zikloan:
Lourdes Lerma “ Bigantxaren ordaina”
Maider Iraola “ Kan, Ken, Kin, Kon, Kun txinatarra” eta “ Herensugearen erregimena”
Ana Antolin “ Guinness world records 2016”
Lorena Terradillos “ Sa-sa gaseosa”
Nerea Elola “ Elefante arroxa”
3. Zikloan:
Marta Agirrezabala “ Hitzen lapurra”
Ana Goitia “ Osaba elefante”
Joseba Elduaien “ Atxulondoko azken  olagizona”
Edurne Azpiroz “ Ikazkina eta heriotza”
Nerea Elola “ Krokodiloa eta tximuaren bihotza”

Egun bikaina pasa genuen ipuin eta irakurgaiez gozatzen. Eskerrik asko  gure gonbitea onartu zenuten guztioi. Hurrengo urtean berriz!!!
3.zikloko ikasleak.


2018/05/15

I CAN SING A RAINBOW- 4 & 5 Years

We can sing the rainbow song:
"Listen with your eyes, listen with your ears, and sing everyting you see".


2018/05/14

Ainhoa Arregi

2018 maiatzak 7an Ainhoa Arregi geologoa izan genuen Imaz Bertsolaria eskolan, hurrengoak kontatzen. Ainhoak esan zigun lehen kontinenteak batuta zeudela eta horrek guztiak “Pangea” izena hartzen zuen. Ondoren ``power point´´ baten bidez berak erakutsi zigun harrien zikloa nolakoa zen. Hiru harri jatorri daude: igneoa, metamorfikoa eta sedimentarioak, gero mineral eta fosil batzuk erakutsi zizkigun.    

Resultado de imagen de harrien zikloa


Asko ikasi genuen!!!!

Egileak: Goreti, Janitz, Lorea, eta Martin

CALCINORRERA BISITA

2018ko maiatzak 3an eta 10ean Calcinor harrobira joan ginen eskolako, Lehen Hezkuntzako ikasleak. Bertan, lehenengo bideo bat ikusi genuen, ondoren kareharriaren kare bilakatzeko prozesua esplikatu ziguten eta, labetik atera berria zen kareak urarekin zuen erreakzioa erakutsi ziguten. Bukatzeko bertako  kamioi batean eta eskabadoran ibili ginen.

Oso ondo pasa genuen






Egileak: Alaitz, Lander, Olaia eta Uxue

ZUMAIRA IRTERA

2018ko maiatzak 8an, Zumaira joan ginen eskolako 1.mailatik 6.maila arteko ikasleak. Iritsitakoan 3 monitorek interpretazio zentrora eraman gintuzten. Bi taldeetan egon ginen, alde batetik  1.mailatik 4. mailara eta  bestetik 5. eta 6. mailako ikasleak.
Gu, lehenengo taldean geunden, eta aurrena bideo bat ikusi genuen, Lurraren sorreri  buruz, eta Lurrean dinosauroek izan zuten garrantziaren inguruan.  Ondoren fosil batzuk ikusi genituen eta kanpora atera ginen Idoia monitorarekin “flysch”a ikustera. Gero plaza batera joan ginen joku bat egitera,  ondoren berriro interpetrazio zentrora itzuli ginen, fosilak egitera.

5 eta 6. mailakoak  berriz bideoa ikusi ondoren, mineralen tailerrak egin zituzten gero, “flysch”aren inguruan  ibilaldi  bat burutu zuten, hori bukatutakoan denak elkarrekin bazkaltzeko txanda izan genuen eta ondoren autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen.



Egileak: Ibai, Jenni, Nora, eta Unax

2018/05/13

"Don´t throw rubbish in our streets" Primary 3 & 4

It is important for us to have our streets clean!
Please don´t throw rubbish in our streets.
Take it home, put in in a bin.
Look after this town we all live in.

2018/05/10

ZINEAN

ASTEARTEAN TOLOSAKO LEIDOR ZINEMAN IZAN GINEN "KOKO DRAGOI TXIKIA 2" FILMA IKUSTEN. EGURALDIAK LAGUNDUTA PARKEAN HAMAIKETAKOA EGIN ETA JOLASEAN IBILI GINEN. EDERKI PASA GENUEN!!




2018/05/04

BIZTANLE BERRIAK ESKOLAN

Joxe Manuel, eta bere laguntzaileak Olentzerok ekarritako oilategia bere tokian jarri dute. Bertan, inkubadoran egin genuen lehenengo saiakeran jaiotako bi txitoez gain, Jexux Luluagak oparitu dizkigun beste bi oilanda eta arrautzak jartzen dituen oilo bat daude bizitzen. Jakin hurrengo ikasturtetik aurrera, arrautza ekologikoak erosteko aukera izango duzuela, antolatzen diren azoketan.

MILA ESKER PROIEKTU HAU AURRERA ERAMANTE LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!!!!