2011/02/28

INAUTERIAK PRESTATZEN

Dagoeneko iritsi dira inauteriak. Urtero bezala emanaldi polit bat egingo dugu eskolan. Dakizuenez pertsonai ezberdinak landu ditugu:Markitox,Zaku-Zaharrak,Txantxoak eta Atorrak. Emanaldiari hasiera emateko, aurten herrian zehar desfile bat egitea erabaki dugu eguraldiak laguntzen badu. Ondoren, eguraldi ona egiten badu patioan egingo dugu emanaldia eta bestela frontoian. Gela bakoitzak pertsonaia desberdinen dantzak egingo dituzte. Bertso batzuk prestatu ditugu Bertsolaritzako klasean jaialdiari hasera emateko eta bukaera emateko. Hemen dituzue:

Doinua: Kupela
Ihote, Ihote
edo inauteriak
Ihote, Ihote
edo haratuzteak.

Bat egin dute martxo
ta kurtso erdiak
lehen erdi honetan
a zer izerdiak
atsedena hartzeko
nolako premiak
mozorrotu gorputzak
eta aurpegiak
Altzon ospa ditzagun
gure inauteriak.

Seigarren mailakoak
sartu orain dantzan
Bolant dantza erritmoak
jartzen duen martxan
doinu honekin denok
sar gaitezen saltsan

herrian kalejiran
zein pozik genbiltzan
ea orain eskolan
zer moduz gabiltzan.

mozorroak jantzita
zein ondo gabiltzan
festa ospatu nahian
Tolosako gisan.

Markitos ta Zakuzahar
hasteko prepara
Markitosen taldea
oso zabala da
ardi, atso, agure,
guztiok dantzara
Zalduondoko ohiturak
dioen erara
Markitos joango da
azkenik sutara.

Ta Abaltzisketatik
badatoz txantxoak
Talai dantza egiteko
dituzte asmoak
makilekin kixki kaxk
dantza erritmoak
emandakoa bildu
nahi du poltseroak
edo hartuko dituzte
eman gabekoak.

Txantxoak bukatu ta
gero atorrak altxa
Mundakako ohitura
omen da hau antza
Haratuzte kantak du
inauteri saltsa
ohiturak aipatuaz
ta eginez txantxa
ta bukatzeko gero
banakako dantza.

Doinua: Markoxen txarrixe


Ikasle, irakasle
guraso artean
inauteria ospatu
guztiok batean
denon partez eskerrak
hemendik joatean
festak jarraituko du
Elordi elkartean.

Gaurko emanaldia
arretaz prepara
eta zuei eskaintzen
pozik jardun gara
Altzon egindakoa
nahikoa ez bada
gehiago nahi duenak
joan Tolosara.


2011/02/25

hola a compañeros de viaje

Hola a todos, somos los alumnos de Imaz Bertsolaria Eskola y somos vascos. Estamos muy contentos porque vamos con vosotros a Andalucía. Somos 10 personas en la clase 4 chicas y 6 chicos. Las chicas se llaman así: Sara, Claudia, Naroa e Irune y los chicos: Ander, Enaitz, Mikel, Iñaki, Xabier y Joanes.La escuela es pequeña como el pueblo y tiene 60 alumnos y 9 profesores. Sabemos que habéis recibido nuestra dirección de blog, no seáis perezosos y contestad que nos hace mucha ilusión. Una ultima pregunta: ¿Os gusta el fútbol? pues a nosotros nos encanta, si queréis hacemos un partido. Cuando estemos todos curados os mandaremos una foto del grupo. Ahora vamos a celebrar los carnavales en nuestra escuela y en la comarca (Tolosaldea). A la vuelta volveremos a estar en contacto.

Agur y pasar bien los carnavales. Ya os mandaremos unas fotos.

2011/02/24

MAIRUAK ETA ZAKU ZAHARRAK

MAIRUAK

Euskal Herriko toki askotan dauden krromlechak(harrizko zirkuluak) eraiki omen zituzten. Horregatik eraikin hauek mairu-baratzak deitzen dira ere.
Mairuak Euskal mitologiaren erraldoiak dira eta harritzar izugarriak eramaten zituzten Arradoi menditik, gazteluak, trikuharriak eta bestelako eraikinak altxatzen ziren lekuetara, herri esanek diotenez.
Euskal mitologiatik aparte iparraldeko afrikarrak izendatzeko ere erabili ohi da mairu terminoa.







LESAKAKO ZAKU ZAHARRAK


Lesakakoak dira . Zaku zaharrak taldean ateratzen dira igandetan.
Gorputza zaku telaz tapatzen dute , barrutik lastoa eta
belarrondoarekin betetzen dute , aurpegia estalita eramaten dute
baino begi eta ahoan zuloak egiten diote zapiari . Eskuan puxika bana
eramaten dute eta oihuka joaten dira IAO , IAO , IAO . Gauean plazara iristen
direnean , burdin luze bat egoten da. Horri eusten diote, eta herriko umeak zaku zaharren gainera salto egiten dute .







ZIRIPOT


Ziripot, Lantzeko pertsonaia bat da.
Gorputza, lastoz beteriko zakuekin estalia
du eta baldar ibiltzen da makil luze batekin.
Aurpegia estalirik darama eta emakume itxura
ematen dion kapela erabiltzen du (ez beti).
Ziri Potolo ere deitzen zaio. Zaldiko eta
Miel Otxinekin batera inauterietako pertsonaia
nagusiak dira. Zaldikok eraso eginda, lurrera
erortzen da eta beste pertsonek zutitzen laguntzen
diote par eta irain artean.

Ziripot ipuinak kontatzen zituen eskale
lasai bat zen, baina Zaldiko eta Miel Otxinek
irabaziak lapurtu egiten zizkioten Ziripoten
motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik
Zaldiko eta Miel Otxini buruzko kontu lazgarriak
asmatu eta herriari kontatzen hasi zen.
Herritarrek pasarte Haiek entzunda Zaldiko
Eta Miel Otxin harrapatu eta erre egin zituzten.
Diotenez, Ziripot damuturik, Lantzeko inguru
haietatik ihes egin zuen.















































2011/02/22

INAUTERIAK


Kaixo gu 1.eta 2. mailako ikasleak gara. Inauterietarako mozorroak prestatzen ari gara . Abaltzisketako txantxoz mozorrotuko gara inauteri egunean. Hona hemen txantxoen argazkia eta historia.



Gazte talde batek herriko baserriak pasatzen ditu makil dantza bat eginez inauteri igandean. Taldea 8 edo 12 dantzariek, akordeoi joleak, zesteruak eta nagusiak osatzen dute.Baserrira iritsi aurretik nagusiak adarra jotzen du. Baserriko umeak kanpora atera eta abesten dute:

Txantxo mala kasta
Ipurdian ardatza
Kolkoan ardoa
Txantxo pikaroa

Erratza pasatzen dute dantza egin behar duten lekuan.Ondoren dantza egiten dute . Amaitutakoan baserritarrek edaria eskaintzen diete. Herriko plazan bazkaltzen dute. Bildutako dirua otorduak egiteko eta arropa berritzeko erabiltzen dute.
Alkandora eta galtza zuriak, gorbata beltza, gerriko gorria , 2 zapi sorbaldan gurutzatuta… janzten dituzte txantxoek.Garai batean jeneroa biltzen zuten (arrautzak,babarrunak…)ostatuan saldu eta diru horrekin bapo afaldu eta festak antolatzen zituzten.
Gerraurreko txantxoak Abaltzisketan Zaldibian, Orendainen... ibiltzen ziren txistulariarekin.


2011/02/14

EUSKAL INAUTRIEI BURUZKO AURKEZPENA



Gaur goizean, Otsailak 14 Euskal Inauteriei buruzko power pointak aurkeztu ditugu jangelan, ikasle eta irakasle guztien aurrean.
Egun asko egon gara Euskal inauterietako pertsonaien informazioa bilatzen, irakurtzen, azalpen testuak egiten eta Power pointak osatzen. Hauek dira landu ditugun pertsonaiak: Markitox, Zaku-Zaharrak, Txantxoak eta Atorrak. Gela guztiak hartu du parte. Lana banatu dugu denen artean eta binaka osatu dugu informazio guztia.
Aurkezpena egin aurretik hainbat ensaio egin ditugu gelan, gelakideen aurrean. Baina esan behar dugu idatziz egitea errezagoa dela ahoz jendeari azaltzea baino.
Lan asko eman digu hau dena egiteak baina azkenean ondo atera zaigula uste dugu eta gainera gauza asko ikasi ditugu!!!

2011/02/09

ZAPELATZA GURE GELAN

Ostiralean, otsailak 4, Mikel Olano basozaina ,zapelatz zauritu bat ekarri zuen eskolara. Legazpiko pinudi baten aurkitu zuten hegoan golpe batekin. Mikelek esan zigun, inguru hauetan asko ibiltzen direla.
Hegoak erabat zabalik metro ingurura iristen zen. Bere lumajearen kolorea txuritik-marroi ilunera zihoan eta atzapar luzeak eta oker-okerrak zituen.
Mikelek esan zigun Igeldoko Arrano etxera eramango dutela sendatzera eta ondoren eraztun batekin askatuko dute aurkitu zuten basoan.
Bere izenak hauek dira;
Euskaraz: Zapelatz arrunta
Gazteleraz: Halcon ratonero comun.
Izen zientifikoa: Buteo buteo.

Maider, Iara, Pello, Julen eta Yeray

2011/02/04

AMEZKETAKO LAGUNA IRITSI DA


KAIXO PITTINGURE ESKOLANDAGO

2011/02/03

GURE MASKOTA


4 ETA 5 URTEKOEN GELAKO MASKOTAK BIXKOR IZENA DU. IKASTURTE HASIERATIK GUREKIN EGON DA BAINA LASTER AMEZKETARA DOA OPORRAK PASATZERA. ANIMO ETA MUXU HANDI BAT.