2011/04/12

Oikiako lagunak ezagutuz Flyschak ikusi

Apirilaren 10 ean, astelehena, Zumaiara joan ginen Oikiako lagunak ezagutzera eta bidaia aprobetxatuz Zumaiako Flyschak ikusi genituen. Lehenengo,Oikiako lagunak jaso eta autobusean Algorriko museora joan ginen. Han Flyschak zer ziren, nola sortu ziren... azaldu ziguten. Ondoren, Plaza txiki batean hamaiketakoa jan genuen eta jolasten ibili ginen. Hamaiketakoa jan eta gero Flyschak ikustera joan ginen oinez, han gauza interesgarri asko esplikatu zizkigun Ainarak. Flyschak ikusi eta gero San telmo ermitara joan ginen, han jolas batzuk egin genituen: Lehenengo jokua pistak eman eta ze fosil zen asmatu behar genuen eta bigarrena ermitan zeuden fosilak bilatzea izan zen. 12:00ak aldera Itzurun ondartzara joan ginen beste Flysch batzuk ikustera. 13:15etan Oikiara joan ginen bazkaltzera han pixkat futbolean ibili eta bueltatu egin ginen.
Oikiako lagunak oso jatorrak iruditu zaizkigu eta zihur Almerian o
so ongi pasako dugula.

2011/04/07

OLINPIADA TXIKIAK



OLINPIADAK Apirilak batean Berazubira joan ginen eskola txikien olinpiadetan parte hartzera. 3.,4.,5.eta 6. mailako guztiak joan ginen eskola txiki guztietatik.

Guztien artean 250 ikasle inguru bildu ginen. Jokuak 5 eremu desberdinetan banatu ziren:

- Errelebotan egitekoak, hesien lasterketa, zaku-karrera, koskolen bilketa, 60 metroko lasterketa eta txingak.

- Frontoian, zestapuntan baino txokotan ibili ginen.

- Teniseko pisten inguruan, soka-tiran eta briletean aritu ginen.

- Futbol zelaiaren beste aldean, luzera jauziko saiakerak egin genituen eta baita ere pisu jaurtiketa.

11:00aldera hamaiketakoa banatu ziguten, gailetak eta zumoa.

12:15etan denak bildu eta Berazubiri buelta osoa eman genion korrika.

12:30etan autobusa bila etorri zitzaigun eta etxera bueltatu ginen bazkaltzera.


PRIMERAN PASA GENUEN!!!!!!!!!!

2011/04/05

zientzia museora bisita



KUTXA ESPAZIORA BISITA

Martxoaren 31, ostegunean, 2-3 urteko ikasleak izan ezik, zientzia museora joan ginen.





Planetariuma sartu eta ezustea!!!! Zerua ematen zuen.

Bapatean unibertsoari buruzko istorioa entzun genuen.

Egun batean baziren neska bat eta mutil bat unibertsoa ikusi nahi zutenak. Horretarako kartoizko espaziontzia egin zuten.Magia bidez unibertsoa ikusi zuten:planetak,izarrak,galaxiak…


ARTIZARRA

Eguzkitik gertuen dagoen 2. planeta da.

JUPITER

Planetarik handiena da.

LURRA

Planeta honetan gu bizi gara.

MARTE

2 satelite dauzka.

MERKURIO

Eguzkitik gertuen dagoena da.

NEPTUNO

Urdina da.

SATURNO

Izotz eta hautsezko eraztunak ditu.

URANO

Voyager II ak 10 satelite aurkitu zizkion.


Planetarioan sartu aurretik tailer bat egin genuen:



ZENTZUMEN TAILERRA


1. USAIMENA –Olatz monitoreak bastontzitoak busti eta usaiak eman zizkigun.

2. ENTZUMENA -Olatzek istorio bat kontatu zigun zarata batzuk atereaz: Euria,kazkabarra,zaldia,erlojua...eta azaldu zigun nola egiten zituen hots horiek.

Gero parekoari eztarrian eskua jarri eta dardara antzeman genuen hitz egiten zuen bitartean.

3. IKUSMENA: Itsuena egin genuen eta laberintoan

ibili ginen begiak itxita.Parekoari begi niniak ikusi genizkion. Begiak engainatu ere egin genituen.

4.UKIMENA:Begiak tapatu eta asmatu egin behar genuen zein pertsona ukitzen genuen.

Oso ondo pasatu genuen bisita interesgarria izan zelako.

2011/04/04

KUTXA ESPAZIORA BISITA

Martxoak 31-ean eskolan landutako Unibertsoaren gaia bukatzeko, Donostiako Kutxa Espaziora joan ginen LH eta HH-ko 4 eta 5 urteko gelakoak. Bezperan, guk 5. eta 6. mailakoak, Unibertsoaren inguruan eginiko lana eskolako beste ikaslei azaldu genien .
Eskolatik 9:15-ean abiatu ginen eta 10:00 aldera iritsi ginen. Kutxa Espazioan 3,4,5, eta 6. mailakoak planetariumera joan ginen, 4 eta 5 urtekoak bisita gidatua egitera joan ziren bitartean eta 1. eta 2. mailakoak zentzumen tailerrera. Guri planetariumean Eguzki Sistemari buruzko bideo bat erakutsi ziguten Kartoizko espaziontzia izenekoa , 40 minutu inguru iraun zuen. Bideo horretan planeten, sateliten eta astroen ezaugarri asko ikasi genituen. Planetariumetik atera ondoren hamaiketakoa jateko 10 bat minutu utzi zizkiguten urtaroen tailerretara joan aurretik. Hamaiketakoa jan ondoren tailerretara joan ginen eta han urtaroen hainbat ezaugarri erakutsi zizkiguten eta fitxa bat ere bete genuen power point baten laguntzaz. 3. eta 4. mailakoak Uraren zikloaren tailerra egin zuten eta 1. eta 2. mailakoak planetariumera joan ziren txikiekin batera. 12:00-etan autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN KUTXA ESPAZIOAN!!!

2011/04/01

PRAKTIKETAKO ELI


ELIXABET FERRERO BENGOETXEA

Otsailak 1ean etorri zen Elixabet Ferrero Bengoetxea praktikak egitera gure eskolara. Martxoak 11ean joan zen. Juxtu inauteriak tartean tokatu ziren eta asko lagundu zigun mozorroak egiten. Lesakako zaku zaharrak izan ginen eta mozorroak lan handia eman ziguten. Gelan laguntza handia izan genuen Elirekin. Martxoak 11kan opariak jaso, argazkiak atera, bakoitzari bi muxu eman eta Donostira joan zen ikasten jarraitzera. Zorte ona opa dizugu Eli eta nahi duzunean gu bisitatzera etorri!!!


3.eta 4.mailakoen partez.