2010/10/25

IPUIN TAILERRAK


Ostiralero lehenengo saioan ,hau da 9:00etatik 10:00etara eskolako haur guztiak elkartzen gara hiru tailer ezberdinetan, bakoitzean bi irakasle eta adin ezberdinetako haurrak elkartzen gara.

Lehenengo taldeak ipuinak asmatu egiten dituzte, bigarren taldean ipuinak osatu eta hirugarren taldeak berriz, ipuinen bertsio ezberdinak aztertu eta ipuinak asmatzen dituzte.

Elkarrekin lan eginez ondo pasatzen dugu ipuinen tailerretan eta gainera asko ikasten dugu.



OBRAK ESKOLAN

Udaletxeak obrak hasi ditu lokal bat egiteko eskolaren azpikalde guztian. Lokal hau dantza, gimnasia eta beste edozein ekintza egiteko preparatuta egongo da. Orain obratan ari dira eta eskolan soinu aguantaezina dago, batez ere lanerako eta zaila da konzetratzea. Espero dugu lokala azkar bukatzea eta zarata hauek desagertzea.

GORLITZERA IRTEERA




Maiatzak 9 eta 10ean Gorlizera goaz.Hasieran Bertizera joan behar genuen baina azkenean Gorlizera joan behar dugu.Seguruenik body board eta uretako beste ekintzaren bat egingo dugula.Ondorengo argazkian azaltzen da Gorlitzeko aterpetxea hondartzaren ondoan.
OSO ONDO PASAKO DUGU!!!!

IPUIN KONTAKETA

Ikasturte honetan zehar ipuin irakurketak eta kontaketak antolatu ditugu astero. Lehenengo irakurketa hiru irakaslek egin zuten,bigarrena 5.6.mailako hiru ikaslek eta ostegunean, urriaren 21 ean bi aiton etorri ziren eskolara ipuinak kontatzera. Eneritzen aitona Andres Agirre , Peruren aitona Xabier Garikano eta Maria Jose Carreira portugaldarrak ere bi ipuin kontatu zizkigun . Maria Josek Txanogorritxo eta Sagutxo kaxkarina kontatu zizkigun portugesez. Xabier Garikanok, Joxe eta Peruren ipuina eta Andresek, kontakizun motzak eta Lau Anaia Umezurtzak. Asko gustatu zitzaizkigun ipuinak. Espero dugu ipuinak entzunez gozatzen jarraitzea.

2010/10/04

IMAZEN PAGORA IBILALDIA




Irailaren 30ean osteguna, Imazen pagoari bisita egitera joan ginen LHko ikasle guztiak.
Eskolatik abiatu eta Arrimaraino joan ginen. Handik Urkialdera eta piska bat aurrerago dagoen etxean,(Arpauseta) hamaiketakoa eman ziguten: gailetak eta kakaueteak, gustura jan genuen dena! . Aurrerago sagasti bat zegoen eta guk lurreko sagarrak hartu genituen . Bidea segitu genuen sagarrak janez Legarreraino(Etxe honetan jaio zen Imaz Bertsolaria). Handik zuzenean Imazen pagora joan ginen. Hara iritsi eta hamaiketakoa jan, zuhaitza neurtu(6,21m) eta bertsoak kantatu genituen. Hauxe da Imazen pagoaren aurrean kantatu genuen bertsoa.

Irteera hau oso polita da eta guztiok ederki pase genuen.



EGUTEGIA

Ez, ez zen berriz Manuel bildu

Pagoaren babesera
Bere bizitzak handik gutxira
Izan zuen amaiera
Bada bizitzak heriotza zor
Patu edo esaera
Eta zor hori kitatu gabe
Gizaki denen antzera
Ezin ba(da) gelditu bera


Mila zortzirehun larogei eta
hamahiru, azaroa
Bederatzia egun zehatza,
udazkena urtaroa
tolare hotsa, haize epela,
orbela eta garoa
Manuel Imaz han gelditu zen
lotan betirako loa
utzita lan oparoa.


Bertsoak mila haizea zaldi

dabiltz gogotik gogora
Izenak eta lanak diraute
zutirik dago arbola
Altzok badauka bere izena
harro daraman Eskola
ta oroimena duten herriek
irauten dute gerora
nahiz eta pasa denbora.