2010/04/28

OLINPIADA TXIKIAK


Apirilaren 23 an olinpiada txikiak izan genituen, Tolosako Berazubi estadioan. Betse eskola txikietako 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleak bildu ginen. Gure iritziz hobeto antolatua zegoen: Taldeak elkar bilatzeko txartel batzuk zeuden, bozina bat jotzen zuten postuak aldatzerakoan.

11:00ak arte jolaean aritu ginen eta ondoren hamaiketakoa eman ziguten, aurreko urtekoa baino hobea.

Jolas askotan ibili ginen, adibidez: briletten, zesta puntan, luzera jauzian, soka saltoan, pisu jaurtiketan eta soka-tiran. Jolas hauetatik gutxien gustatu zitzaiguna zesta punta izan zen.Azkenik talde bakoitzak hiru errelebo egin zituen. Erreleboetan jolas hauek zeuden: bailak, zaku karrera, lokots bilketa, txingak eta 200m korrika.

Dena bukatu ondoren autobusa iritsi zen eta Altzora abiatu ginen.


GOIZ BIKAINA PASA GENUEN, LAGUN BERRIAK EGINEZ!!!

3 comentarios:

  1. oso ondo pasa genuan baina pena izan zen eguraldi txarrra egin zigulako

    ResponderEliminar
  2. oi ondo pasa genun onenak altzoko ginen aupa altzo!!!!!!!

    ResponderEliminar
  3. oso elegantea izan zen eta hurrengo urten berrize jungo naiz

    ResponderEliminar