2010/10/04

IMAZEN PAGORA IBILALDIA




Irailaren 30ean osteguna, Imazen pagoari bisita egitera joan ginen LHko ikasle guztiak.
Eskolatik abiatu eta Arrimaraino joan ginen. Handik Urkialdera eta piska bat aurrerago dagoen etxean,(Arpauseta) hamaiketakoa eman ziguten: gailetak eta kakaueteak, gustura jan genuen dena! . Aurrerago sagasti bat zegoen eta guk lurreko sagarrak hartu genituen . Bidea segitu genuen sagarrak janez Legarreraino(Etxe honetan jaio zen Imaz Bertsolaria). Handik zuzenean Imazen pagora joan ginen. Hara iritsi eta hamaiketakoa jan, zuhaitza neurtu(6,21m) eta bertsoak kantatu genituen. Hauxe da Imazen pagoaren aurrean kantatu genuen bertsoa.

Irteera hau oso polita da eta guztiok ederki pase genuen.



EGUTEGIA

Ez, ez zen berriz Manuel bildu

Pagoaren babesera
Bere bizitzak handik gutxira
Izan zuen amaiera
Bada bizitzak heriotza zor
Patu edo esaera
Eta zor hori kitatu gabe
Gizaki denen antzera
Ezin ba(da) gelditu bera


Mila zortzirehun larogei eta
hamahiru, azaroa
Bederatzia egun zehatza,
udazkena urtaroa
tolare hotsa, haize epela,
orbela eta garoa
Manuel Imaz han gelditu zen
lotan betirako loa
utzita lan oparoa.


Bertsoak mila haizea zaldi

dabiltz gogotik gogora
Izenak eta lanak diraute
zutirik dago arbola
Altzok badauka bere izena
harro daraman Eskola
ta oroimena duten herriek
irauten dute gerora
nahiz eta pasa denbora.

1 comentario:

  1. Pozgarria da ikustea Imaz bertsolariak badituela jarraitzaileak eta miresleak. Bejondeizuela!

    ResponderEliminar