2011/01/20

EZBERDINTASUNEAN BIZI

Urrtarrilaren 18an,Maider eta Denis Donostiatik(Kirol Federaziotik) etorri ziren, 2.eta3.ziklokoei ezinduen jolasak erakustea. Bi taldetan banatu gintuzten eta 4 jolas egin genituen.
Denisekin geundenak, zirkuitoarekin hasi ginen, baino gurpildun aulkian eserita egin genuen


Gero, Maiderrekin, "Gol-bol"ean ibili ginen, begiak estalita genituen eta baloiak zintzarriak zituen. Baloia arrastaka bota eta gola sartzen saiatu ginen.

Jolasak aldatu ondoren, "Tutifrutis"ean ibili ginen. Bat itsua zen eta bestea laguntzailea. Honek, oztopoetatik pasatzen lagundu behar zion, hitzen bidez lehenengo, eta gero eskuen bidez.


Laugarren jolasa, saskibaloia izan zen, baina gurpildun aulkietan eserita.

Denbora eman zigunez, beste bi jolas egin genituen.

Elegante pasa genuen atzo goizean.
Angela,Iara, Maider, Haritz eta Ekain

2 comentarios:

  1. Denok gara desberdinak eta elkar lagundu beharko genuke...Baietz?

    Txindokitik

    ResponderEliminar