2011/06/06

ALMERIAKO BIDAIA

Kaixo, berriro ere hemen gaituzue. Bi astez internetik gabe egon gara eta ezin izan dugu blogean idatzi. Almerian izandako esperientziak kontatu nahi dizkizuegu: ASTELEHENA: Dakizuen bezala Maiatzaren 16an Altzoko eskolako 5. eta 6. mailakoak Almeriara joan ginen. Goizean 4:45etan abiatu ginen Altzotik Iruñara. 6:30etan hartu genuen trena Oikakoekin batera: Iñaki, Ibai, Pello, Sambou, Eider eta Iñakirekin(Irakaslea). Madrilera iritsi ginenean Navalcarnerokoak ezagutu genituen eta AVE hartu genuen Malagara joateko, han bazkaldu pixka bat, jolastu eta autobusa hartu genuen Almeriara joateko. Iritsi ginenean gure etxean(eskola bakoitzak bere etxetxoa zeukan) antolatu ginen bost gelatan banatuta. ASTEARTEA: Sorbaseko kobazulo karstikoetara joan ginen. Arratsaldean Garrucha (arrai lonja bat ikusi genuen) eta Mojacar ikusi genituen eta etxera itzuli ginen. ASTEAZKENA: Goizean El Ejidoko negutegiak ikusi genituen eta arratsaldean Los Milares-eko aurkikuntza arkeologikoetara joan ginen. OSTEGUNA: Goizean Andaluziako museo historikoa ikustera joan ginen eta arratsaldean Alhambra ikustera, zoragarria da benetan! OSTIRALA: Goizean Almeria hiria ikusi genuen eta arratsldean Mini Hollywoodera joan ginen, oso ondo pasa genuen. LARUNBATA: Goizean Cabo de Gatara joan ginen eta arratsaldean San Jose herriko hondartzara, horrela, Mediterraneo Itsasoan bainatu ginen. IGANDEA: Igandean gosaldu eta berriro Euskal Herrira itzuli ginen. Esan beharra dugu guretzat esperientzi zoragarria izan dela, aukera handiak eman baitizkigu. Alde batetik, leku oso ezberdinak ezagutu ditugulako, lagun berriak egin ditugulako eta gainera beraiekin harremanetan jartzeko gaztelania erabili izan behar dugulako horrela gehiago ikasi eta praktikatzeko aukera eman digulako. Laburtuz esan behar dugu berriro ere horrelako esperientziak bizitzeko prest gaudela, asko ikasteko aukera ematen digutelako.

1 comentario:

  1. Baina zenbat irteera egin dituzue aurten??? Ez al zaudete aspertuta bidaiekin??? Hau da hau suertea dezutena... Ni aurten Ikasbiden nago eta nire ikasleak ez dute hainbesteko suertetik...
    Ondo bukatu kurtsoa eta hobeto hasi oporrak!!!
    Muxu handi bat, Eider

    ResponderEliminar