2011/09/22












IMAZEN PAGOARI BISITA
Irailaren 16ean Imazen Pagoa ikustera joan ginen, ikasturtero bezala.Lehen Hezkuntzakoak bertaraino iritsi ginen eta Haur Hezkuntzakoak Geizan geratu ziren jolasean Endoya eta Olaizekin.
Ikaragarrizko behelainoa zegoen eta ezin izan genuen paisaiarekin gozatu.
Iritsi ginenean, batzuk enborra neurtu genuen eta beste batzuk pago-hezkurrak bildu zituzten eskolan landatzeko. 5 metro eta 85 zentimetro neurtzen du orain Imazen Pagoak.
Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta gero bertso batzuk abestu genituen denok batera.
Geizara abiatu ginenean, eta bidean, pago baten enborrean, ardagaia zegoen eta hartu egin genuen. Bada kondaira bat esaten duena gure arbasoak sua pizturik edukitzeko ardagaia erabiltzen zutela. Gaur egun ere, batzuk Gabonetan erretzen dute.
Geizan, txikiekin elkartu ginen eta belarra bustita zegoenez, eskolara itzuli ginen bertan jolasean ibiltzera.
Ederki pasa genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario