2011/11/24

HARISTIZABAL BASERRIRA IRTEERA


































































Astearte honetan, Azaroak 22 Ezkio-Itsasoko Haristizabal izeneko baserrira joan ginen 3. 4. 5. eta 6. mailakoak sagar mermelada egitera eta 1. eta 2. mailakoak erleak ikustera Urretxuko Aikur baserrira joan ziren.
Haristizabalen Marilu, Xabier eta Argi txakurra egon ziren gurekin eta beraien laguntzaz egin genuen mermelada, baina lehenengo azalpen batzuk eman zizkiguten baserriari buruz.
Ondoren marmelada egiteko pausoak azaldu zizkiguten eta denak lanean hasi ginen. Batzuk sagarrak zatitzen, besteak "matxakarekin" txikitzen...Hau egin ondoren sagarrak (azukre pixka bat nahastuta ) irakiten jarri genituen lapiko handi batean eta egosten zen bitartean gu ganbarara joan ginen. Xabik han azaldu zigun, garai batean nola egiten zuten sagardoa eta gero prestatuta zeukan laberintoan jolastu genuen, laberintoa fardoekin egina zegoen eta binaka sartu behar genuen linterna bat eskutan genuela, gu ez galtzeko soka bat zegoen baina batzuk laburbidetik joan ginen.
Bakoitzak gure marmelada potearekin bueltatu ginen eskolara.
Benetan irteera polita izan da eta asko ikasi dugu.
Etxean edo probatu nahi baduzue hemen duzue errezeta 400g-ko marmelada potea egiteko:
OSAGAIAK:
-400g sagar.
-200g azukre.
-Kiwi zatitxo bat.

EGITEKO ERA:
Sagarrak txikitu azal eta guzti, ontzi batean dena irakiten jarri(ordu laurden bat), azukre eta ur pixkabat bota. Egosi denean pasadoretik pasa azala eta haziak baztertzeko. Berriro ere egosten jarri eta falta den azukrea bota ondoren. Ordu laurden bat utzi loditasun egokia lortu arte. Ondoren, bero dagoen bitartean kristalezko ontzi batean sartu, tapa jarri eta potea beheraka jarri(hauspez).
Zihur ederra aterako dela. ON EGIN!


2 comentarios:

  1. Ederki pasa genuen Xabi eta Marilukin, eta gainera marmelada ederra prestatu genuen!
    Jan al dituzue?
    Oso lan polita egin duzue eta segi horrela!!!

    Eli.

    ResponderEliminar