2011/12/21

STO. Tomas eguna. Solasaldi ederra.


































































Gaur, STO. Tomas eguna ospatzeko bi ekitaldi egin ditugu eskolan. Hasteko, goizeko hamarretan hitzordua geneukan guraso eta Udaletxeko langile batzuekin solasalditxo bat edukitzeko. Gutxi gora behera ordu bete inguru egon gara elkarrekin solasean. Galdera mordo bat egin dizkiegu guztiei eta jasotako erantzunak bikainak izan dira. Lanbide ezberdinen inguruan asko ikasi dugu eta hirulileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko aukera ederra izan da. Denok oso gustura egon gara, beraz gure eskerrik onena etorri diren guztiei. Hamaiketan "Guraso Elkartearen" eskutik txorixo pintxo bikaina jan dugu. Goiza zoragarria benetan!!!


ETA... BIHAR PIN-ERA !!!















1 comentario:

  1. Ze solasaldi polita!!!!
    Oso ondo pasa oporretan kuadrila!!!
    Muxu handi bat Donostia aldeti

    ResponderEliminar