2012/02/28

KONPOSTA MARTXAN


Otsailak 15, asteazkena, Arantxa izeneko emakume bat etorri zitzaigun eskolara konposta nola egin erakustera. Azaldu zigun konpostako kaxara zer bota behar zen eta zer ez. Ondoren kaxa nola montatu erakutsi zigun baina azkeneko pieza bat falta zitzaion, tapa, ahaztu egin zitzaiolako.
Gaur otsailak 28, 5. eta 6. mailako ikasleak konposta kaxa montatu eta dagokion tokian jarri dugu. Beraz hemendik aurrera badugu beste lan bat, sortzen dugun materia organiko guztia konposta kaxara botatzea. Bestalde, udaberria gerturatzen doa eta baratzako lurrak jorratzen hasi gara eta landare berriak erein beharko ditugu.

2 comentarios:

  1. Berrobin konpostagailua eta baratza martxan jarri nahi ditugu ere bai. Zuen ideiak behar ditugu, ez bait dakigu ondo nola egin!

    ResponderEliminar
  2. ze ondo zaintzen ari zeaten baratza


    Uxue

    ResponderEliminar