2012/03/20

MAITE GURRUTXAGA ILUSTRATZAILEA ESKOLAN




Martxoak 19 ,astelehena, gure eskolara Maite Gurrutxaga Amezketar ilustratzailea etorri zen. Aldez aurretik gela bakoitzak bere inguruan lanean aritu ginen: batzuk biografia egiten, besteak galderak prestatzen, eta gu berriz bertso polit bat asmatzen saioari amaiera emateko.
Hau da bertsoa:
Doinua: Alegiko bertso eskolako lehenengo kantua

Aritu zara gure zalantzei

zure erantzunak ematen

ta zure lanak nondik ta nola

sortuak diren esaten

ze garrantzia dun marrazkiak

horrenbeste letren arten

zure eskuak segi dezala

ia ia arkatz izaten

segi dezazun zure mundua

guztiontzako marrazten.

Maite 10:00etarako eskolan zen eta orduan hasi ginen solasaldiarekin. Gero berak ipuin klasikoen ilustrazio batzuk egin zizkigun eta guk asmatu egin behar genituen. Saio honetan gurekin Imanol, liburuen altxorra gidatzen duena egon zen.

Asko gustatu zitzaigun saioa eta onartu behar dugu ilustratzaileak izugarrizko artistak direla!!!

1 comentario:

  1. Asko gustatu zaigu Maite Gurrutxagaren etorria, eta baita ere zuek egindakoa.
    SEGI HORRELA ASKO IDAZTEN, AUPA!




    Ekain eta Yeray

    ResponderEliminar