2012/04/24

OPORRAK ETA GERO BERRIRO LANEAN

         Azken hiruhilabetean sartu gara eta honekin batera proiektu berria, albistea. Egunkariak aztertuz eta albistegiak ikusiz lan egiten hasi gara. Eskolako sarreran ere osatu dugu txoko bat, hemen eguneroko egunkari ezberdinak (hemengoak eta beste herrialdeetakoak) izango ditugu ikusgai. Albisteekin batera matematika lantzeko aukera ere izango dugu (estatistika, problemak eta jokuak). Espero dugu artearekin bezain ondo pasatzea eta asko ikastea. Albistearen azken xedeak hauexek izango dira: Albistegi bat grabatzea (euskaraz) eta egunkari bat osatzea (gaztelaniaz).
       Aste honetan, apirilak 26ean, lehen hezkuntzakoak Abaltzisketara joango gara nolegako ekintzak egitera (abestiak, antzerkia eta bertsoak).
       Hiruhileko honetan 5. eta 6. Mailako ikasleak ingeleseko barnetegira joango gara maiatzaren 7tik 12ra Bizkaiko Morga herrira.
        Ikusten duzuenez zeregin ugari badugu oraingoan ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario