2012/06/06

ALTZOKO HAUNDIA TXIKIEN OPERA

Atzo, Ekainaren 5ean, Imaz Bertsolari eskolan Altzoko erraldoiaren historiari buruzko opera entzunaldia izan genuen David Azurzaren eskutik.Esan behar dugu, primizia izan dugula lehenengo estreinaldia izan baita. Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen du narratzaile batek eta tartean abestiak, ahotsak, instrumentuak(Biolina, flauta, klarinetea...). Oso gustura egon ginen entzunaldian eta benetan eskerrak eman nahi dizkiogu David Azurzari. Hemendik aurrera salgai aurkituko duzue "Altzoko Haundia txikien opera".

1 comentario:

  1. Kaixo lagunok:
    Ikusten dut aurten ere beste urteetan bezalaxe lan asko egin duzuela.Ah! Zaharrenok ingelez asko ikasiko zenutela pentsatzen dut, baina nirekin euskaraz hitz egiten jarraitu beharko duzue. Bestela, alferrik!
    Arte lan ederrak ere egin dituzue, ezta?
    Beno, denok horrelako langileak izaten jarraitu eta laister arte.
    Josune Mujika

    ResponderEliminar