2012/10/24

ATAUNERA IRTEERA



Urriak 10-11 Altzoko ikasleak, 1. mailatik 6.mailara, autobusez Ataunera joan ginen, bi egun pasatzera.

Barandianen museoan autobusak utzi gintuen, eta bertan maletak utzi genituen, gero ibilaldia egin genuen.

Ibilaldian zehar kondairak kontatu zizkiguten, errota bat eta, Joxe Miel Barandiaranek ezken urteak bizi zituen Sara etxea ikusi genituen. Hango irakasleak Ursula eta Gema izena zuten.1.2. eta 3 mailakoak erreka ondoan hartu genuen hamaiketakoa,4.5. eta 6.mailakoak aldiz, parke batean .Bazkaldu aurretik bolotan ibili ginen eta gero frontoira joan ginen bazkaltzera, neskak parkean eta mutilak futbolean aritu ginen.



Arratsaldean, 1.2.eta 3. mailakoak eskulanak egin genituen aurrena eta gero museoa ikusi genuen.  4.5.eta 6. mailakoak berriz aurrena, museoa ikusi eta  gero labar pintura tailerra egin genuen.






Museora joan ginen maletak hartzera eta Lizarustira joan ginen autobusez.  Aterpetxera iritsitakoan, lehenego maletak txoko batean utzi genituen eta gora igo ginen maindireak jartzera ondoren jolastu egin ginen, afaltzeko ordua izan arte, gero afaldu egin genuen eta gelatan jolastu ginen, Pellok bere showa eskaini zigun, hau ikusi ondoren lotara joan ginen.

Hurrengo egunean maletak prestatu genituen.

Gosaldu baino lehen jolasteko denbora izan genuen gero,  gosaldu eta hortzak garbitu genituen. Mendiko botak jantzi eta 3 orduko ibilaldia egin genuen Gema eta Ursularekin. Ibilaldian zehar, basoko hainbat kontu esan zizkiguten.

Lareoko urtegira joan ginen eta perretxikuak bilatu genituen.

Gero urtegi ondoko triku harri batera joan ginen eta hautsita zegoela ikusi genuen gero pixkabat jolastu egin ginen bazkaldu baino lehen. Bazkaldu egin genuen eta bazkaria oso goxoa zegoen,

Gero maletak hartu eta Altzora bueltatu ginen.



PRIMERAN PASA GENUEN!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario