2012/11/22

CARITAS ELKARTEKO JONEN BISITA

Atzo goizean, azaroak 21 asteazkena, Caritas elkarteko Jon etorri zitzaigun Altzoko eskolara elkartearen zenbait proiekturen  azalpenak ematera. Saioak ordu beteko iraupena izan zuen, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Ipuinen eta argazkien bidez adierazi zigun zein garrantzitsua den beharrean dagoenari laguntzea, gauzak partekatzea elkarrekin, pertsonak ez epaitzea bere itxurarengatik bere barruko izaerarengatik baizik ( bihotza )... Saioan zehar azaldu zigun "HOTZALDI PROIEKTUA" honekin azarotik apirilarte arduratzen dira kalegorrian dauden pertsonek gaua bero eta goxo pasa dezaten elkarrekin. Horretarako Donostian dagoen Ategorrietako eliza bat egokitu dute. Momentuz 40 pertsona bakarrik sartzen dira eta hainbat kanpoan gelditu behar izaten dute, gaueko 9:00etatik goizeko 9:00etara bertan egoteko aukera izaten dute. Guzti hau aurrera eramateko bolondres asko ari dira lanean eta txandak eginez hauek ere gaua behartsuekin pasatzen dute.
Benetan saio atsegina izan zen eta zer pentsa eman digu. Gutako bakoitzak ere besteei laguntzeko zerbait egin dezakegula hain zuzen ere. EA EGIA DEN ETA HEMENDIK AURRERA BERAK ESANDAKOTIK ZERBAIT BETETZEN DUGUN...
Hemendik egun batzuetara gurasoentzat  ere zenbait azalpen ematera etorriko da Jon eta ea jende asko animatzen den bertara etortzea, benetan merezi duela esan dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario