2013/06/12

ESKOLAKO FESTA

Aurtengo ikasturtea amaitzear dagoenean zuengana jotzen dugu gonbidapen bat luzatzeko asmoz. Hurrengo larunbata hilak 15, eskolako festa izango dugu, eskola azpiko lokalean. Goizeko hamaiketan emango diogu hasera emanaldiari. 

Egitaraua:

- Aurkezpena.
- Ilusio handiz, denon partehartzearekin egin dugun Dokumentala.
- Kantaldia.
- Hurrengo ikasturtean, gurekin izango ez diren, ikasle eta irakasleei agurrak.

Ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu, bazkalondoko tertulia goxo batekin. Bertan elkar ikusiko garelakoan.

Eskolako irakasle taldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario