2013/09/26

UDAZKENERAKO BARATZA PRESTATZEN

Oraingoan ere udazkena iritsi denez eta aste honetan egin duen eguraldi ederra aprobetxatuz,  gure baratza prestatzeko lanetan aritu gara astean zehar. Lehenik eta behin, belar txarrak kendu ditugu, gero lurra jorratu eta ongarria bota diogu eta azkenik negurako landareak sartu ditugu: eskarolak, letxugak, tipulak.... . Horrela gure baratza nahiko betea utzi dugu eta espero dugu uzta ona jasotzea, denak etxera zerbait eraman ahal izateko.

Esan behar dugu baratzeko lanetan oso gustura aritzen garela, ongi pasatzen dugula eta asko ikasten dugula.





5. eta 6. maila

No hay comentarios:

Publicar un comentario