2013/10/24

Babel erakustaldiaren bukaera

Aste oso batez babel erakusketa eskolan izan dugu, eskolako ikasleak aldiro joan gara, bertara, munduko ipuinak irakurtzera. Astelehen honetan, erakusketa jasotzera etorri ziren eta herrialde desberdinetako hiru ipuin kontatu zizkiguten. Hona hemen:

                               








BOLIBIAKO IPUINA
Armadilo musikaria



Armadilo batek musika asko maite zuen, eta igelen kantak entzutera joaten zen hauen putzura.Hauek burla egiten zioten, inoiz kantatzen ikasiko ez zuela esanez. Armadiloak egun batean azti bati eskatu zion, ondo kantatzea, eta honek desira hau emateko trukean bizia eskatu zion......

                                 


TXINAKO IPUINA
Wenli eta herensugea


Bazen behin, Txinako herrialde txiki batean Wen Li izeneko mtiko bat.
Herri hartan, inork ikusi ez zuen arren,  mundu guztia beldurtuta zeukan, herensuge bat bizi omen zen. Hala ere Wen Lik ez zion beldurrik, nahiz eta aitak honela esaten zion:
-Wen Li lanak egin edo herensugea etorri eta bere kobazulora eramango zaitu…
WenLiren urtebetetze  eguna hurbiltzen ari zenean, aitak gonbidapenak prestatzeko esan zion semeari eta semeak zera erantzun zion:
- Aita aurtengoan herensugea gonbidatu nhai dut......




                                            
ERRUSIAKO IPUINA
MATRIOSKA
 

Errusiako etxe txiki batean Sergei zaharra bizi zen. Hotz   handia egiten zuen gau batean, enbor bila  atera zen eta, sekula bilatu zuen enbor dotoreena jaso zuen. Egur zati horrekin panpina polit bat egin zuen, eta Matrioska izena eman ziolan. Elkarrekin bizi ziren eta egun batean panpinak ume bat eduki nahi zuela esan zion, Sergei  zaharra  gau osoan  lanean  aritu  zen  eta  panpin  barrutik  beste  panpina  bat  atera  zuen. Bigarren  honek  ere  ume  bat  eskatu  zion…..azkenik, panpin bati bibotea marraztu zion....


2. zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario