2013/11/07

LEKEITIORA IRTEERA

Urriak 30 eta 31ean  Lekeitioko Trinkete aterpetxera joan ginen. Aterpetxe hau Lekeitioko erdialdean kokatzen da, portutik gertu. Goizeko 10:30etan iritsi ginenean Ikerrek eta Egoitzek eman ziguten ongi etorria eta ondoren maletak gela batean utzi eta Lekeitiori buruz zihoan bideo bat ikusi genuen. Geroago hamaiketakoa jan eta gela banaketa egin genuen. Jarraian maletak han utzi eta portu ingurutik paseotxo bat eman genuen eta aterpetxera itzuli ginen bazkaltzeko asmoz. Bazkaltzeko makarroiak eta solomoa patatekin jan genuen eta postrerako platano bat.  

Bazkal ostean Lumentza mendira joan ginen, tontorrean bista ederrekin meriendatu ondoren balearen istorioa kontatu zigun Gotzonek. Jetsieran kobazuloa erakutsi ziguten, sartzen saiatu ginen baina atea itxita zegoen. Plazara iritsi ginenean pista jolasean ibili ginen. Ondoren aterpetxera joan eta afaldu egin genuen, pizza eta  tortila patata letxugarekin. Gauean diskotekaren aurretik 3 txantxa jolas egin genituen eta ondoren diskoteka librea izan genuen. 22:30tan denok logeletara joan ginen eta bertan jolasean ibili ginen isiltasuna erespetatuz 1:00 arte.  


Goizean 07:15 inguru esnatu ondoren maletak prestatu eta 09:00etan andereinoek mahaiak jarri zituzten eta 09:15 aldera gosaldu egin genuen eta aukera handia zegoen. Hamarrak arte jolas librea utzi ziguten eta  bukatu ondoren arraun egitera joan ginen Isuntza elkartera. Hemen azalpenak eman zizkiguten Axier eta Jurgik. Jarraian 2 ordu arraunean ibili ondoren aterpetxera joan ginen bazkaltzera eta tokatzen zitzaion taldeak mahaiak jarri zituzten. 13:15 aldera bazkaltzera joan ginen, bazkaltzeko arroza eta oilasko petxuga zeuden eta postrerako platanoa eta mandarina. Dena oso goxoa zegoen. Jolas librean denbora pixka bat eduki ondoren 14:30etan autobusa hartu eta Altzora etorri ginen. 
Oso esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasa genuen.







5.6.maila




No hay comentarios:

Publicar un comentario