2014/06/04

TXITAK ESKOLAN










Txita txikiak jaio zaizkigu                                           Jaio orduko sartu ditugu
maiatzaren bukaeran                                                 kartoizko kaxa barrura
arrautzak bero-bero egonda                                     bertan dituzte: foko handi bat
hogeita bat egunean                                                  pentsu goxoa ta ura
txio-txioka ta bixi-bixi                                                 txitak zaintzea orain guztion
txitatxoak ikustean                                                     betebehar ta ardura
alaitasuna sentitzen dugu                                         baina lan denak txitatxoekin
bihotzaren barrenean                                                e(g)ingo ditugu gustura

                                                                  Doinua: "Pello Joxepe"


Gure artean ditugun txitak hau pentsa dezakete:



Hegan ikasi nahi dut!
Zirina egiteko gogoa daukat!
Zirin mendia egin dut!
Nik Mikelen etxera joan nahi dut!
Ni naiz nagusia!
Hil egingo naiz, ez dakit zer egin!
Iuju pailasoa naiz, toma!
Ja, ja, ja, nire lagunari zirina atera  zaio!
Kaka zaharra, nire lagunak ez du puzkarrik bota!
Gaur inkubadoratik atera naiz baina nire lagunek hil egingo naute!
Komunetik atera nahi dut!
Kalean zirina egiteak lotsa ematen dit baina egingo dut!
Parkean ze gustura ibiltzen naizen!
Aaa, ze ederra den!
Non erosten ote da pentsua?
Azeriak beldurra ematen dit!
Arrautzak egingo ditut handitzean!
Txikia eta tontoa naiz!

Ze gose!
Ze bero!
Ze txita barregarria!
Ze kakatia!




                                                  

Hemendik atera nahi dut!
Nire laguna oso txarra da futbolean!!!!
Aupa rokanrol!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kaixo, zer moduz? 
Zu ez al zaude etzanda?
Ez daukat ur askorik!
Noren etxera joango ote naiz?
Lagunak izango al ditut?
Nolakoa izango naiz handitan?
Umeen gustukoa ote naiz?







Nire lagunak zirina egin du baina nik ez!








                                                                                     1.ziklokoak                                                                                                    

No hay comentarios:

Publicar un comentario