2014/09/16

GALEPERRAK AGURTZEN

2014ko irailaren 12an galeperrak askatu genituen , eskolako aparkaleku aurrean dagoen belazean. Galeper hauek iazko ikasturtean jaio ziren eskolan, Milak ekarritako inkubadoran jarri eta gero, eta  gure gelakide den Markelek, ekarritako arrautzetatik.  Bizirik atera ziren 6 galeperrak, 3 ar eta 3 emeak, Mikelek Ilarratsura eraman zituen oporrak pasatzera. Galeperrak hazita zeudela ikusirik askatzeko momentua zela erabaki genuen, eta eskolako ikasle eta irakasleak izan ginen galeperrak agurtzen. Bizi ona eta luzea opa diegu.

2. Zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario