2015/05/20

EGUN PASA LIZARTZAN

Maiatzaren 14an  eskolako ikasle eta irakasleok Lizartzan pasa genuen eguna eta Albizturkoak ere bertan izan ziren. Eguna ederki antolatuta zuten lizartzatarrek. Goiza jolasean pasa genuen, batzuk frontoian eta txikienak zimitorioan. Hamaiketakoa egin genuen ondoren, etxetik eramandakoarekin eta bertakoen banatutako palmeratxoekin. Denbora librea izan genuen eguerdira arte eta hantxe ibili ginen plaza inguruan, parkean, futbolean, kontu-kontari... Arratsaldean, kultur etxean, abesti eta antzerki politak eskaini zizkiguten, aurkezle bikainen laguntzarekin.


 Primeran pasa genuen, benetan, eta gainera, lagun berriak egin genituen!!!













No hay comentarios:

Publicar un comentario