2015/12/04

MILAREN AGURRA

Eguna hasteko eskolako haur guztiek Milarentzat marrazkia egin genuen.Tailerretan aldiz, pintxo ugari prestatu genituen.Ondoren, tailerretan Milaren argazkiekin egindako Movie Makerra ikusi genuen eta opari eman genion.
Arratsaldean, goizean etorri ezin izan zirenentzako, bideoa jarri zen berriz. Milari Agurra dantzatu zitzaion eta txapela eta Altzoko erraldoiaren estatua txiki bat oparitu zioten. Oso momentu zoragarria izan zen eta denak emozionatuta bukatu genuen.
Amaitzeko, bertso bat kantatu zitzaion eta baita Milak guri ere.

Laister arte Mila!!!












Neurria: 10eko txikia
Doniua: Batetikan korroska, bestetik errena (besteren bat egokiago kusten bada, lasai aldatu)

1
Bi mila eta zazpi
urteak iraila
heldu zinen Altzora
joan gabe bila
zure irakaspenak
izan dira mila
eskertzeko guztiak
har hitzazu Mila
hainbeste besarkada
eta muxu pila!

2
Zortzi urte badira
zaudenetik hemen
aguro joan dira
guretzat bederen
egia esateko
pozik gaude zeren
heldu zinena hona
ez nagi, ez erren
jubilatuta zoaz
sasoiko ta lerden.

3
Ñañarriren hondotik
Otsabiopera
heldu orduko berriz
bazoaz atzera
hurbiltzen garenean
gure baratzera
uzta biltzera edo
zerbait landatzera
zenbat ikasi dugun
ohartuko gera.

4
Agurtzeko ordua
zaigunez iritxi
hasiko gara dantza,
kantu ta irrintzi
desiorik onenak
zuretzat lehenbizi
zoaz goza bizitza
ondo-ondo bizi
baina pasatakoan
aterik ez itxi.












No hay comentarios:

Publicar un comentario