2016/11/11

LURRASKAKO IRTEERA

2016ko azaroaren 7eta 8an Urdaibaien kokatuta dagoen Lurraska baserri eskolara joan ginen HHko 4-5 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako guztiak. Bertara iritsi bezain laister zai genituen begiraleak: Lander, Haimar eta Ana. Berehala maletak antolatzen lagundu ziguten eta hamaiketakoa egiteko tartea eman ziguten. Ondo asetu ondoren, ingurua ezagutzeko paseotxo bat eman genuen bazkal ordurarte.
Ordubatean bazkaltzera joan ginen eta ondoren euria ari zuenez pelikula bat ikusteko aukera eman ziguten. Arratsaldeko hirurak aldera bi taldetan banaturik ekintzak egiten hasi ginen. Txikienak aurrena ikulua ikusi eta zaldi gainean ibili ziren, besteok bitartean, basoan zehar zeuden animaliak ikusi genituen ( behiak, zaldiak, ardiak, emuak, ahuntzak, ahateak, oiloak, indioilarrak...). Ondoren  aldaketa egin genuen. Arratsalde ederra pasa eta gero,  zortziak aldera afaria izan genuen. Jarraian broma jolasak egin genituen Araitz izeneko begiralearekin eta bederatzietan diskotekara joan ginen hamarrak arte.
Hurrengo goizean jeiki, maletak prestatu eta bederatzietan gosaltzera joan ginen. Jarraian tailerrak izan genituen, handienak senda belarrena eta txikienak erroskilak egin zituzten baina hauek egin aurretik baratzara joateko aukera ere izan zuten. Ordu batean bazkaldu eta berriro autobusa hartu genuen Altzora etortzeko.
Bikain pasa dugu, nahiz eta eguraldiak ez lagundu eta gainera izugarri ikasi dugu. Gure tailerretan praktikan jarriko dugu ikasitakoa eta udalak antolatuko duen azokan parte hartuko dugu egiten ditugun produktuak salgai jartzeko.
3 Zilkloko ikasleak



1 comentario:

  1. ASKO GUSTATU ZAIGU ZALDIA ETA BUELTA BAT EMATEA HAREN GAINEAN GUSTATUKO LITZAIGUKE. ERROSKILAK GOXOAK AL ZEUDEN?

    ResponderEliminar