2017/03/14

OLINPIADA TXIKIAK

2017ko martxoak 10ean Tolosako Berazubi kirol gunera joan ginen.  Bertan olinpiada txikiak ospatu genituen, gurekin batera hainbat eskola txiki joan ziren, hauek dira batzuk: Aginaga, Berastegui, Errezil, Gabiria, Ikaztegieta, Larraul, Olaberri eta Zizurkil. Eskola guztietatik 2.eta 3.zikloko ikasleak  bildu ginen.
Topaketa hauen helburua kirol ezberdinak probatzea eta elkar ezagutzeaz gain ongi pasatzea ere bada.
Berazubira iritsitakoan 3.ziklokoak atletismoko pistan hasi ginen eta bertan jarduera hauek egin genituen: hesiak 2 aldiz, txingak, 50m ko bi esprint, lokotxa , zaku karrera eta azkenik beste esprint bat.
Bitartean 2.ziklokoak kirolei ekin zioten (Paratxuta, soka-tira, luzera jaizia, altuera jauzia, baloi eseria eta pisu jaurtiketa). Hamaiketakoa egin ondoren  aldaketa egin zen ( 2.ziklokoak erreleboak eta 3.ziklokoak kiroletara).


Oso goiz polita izan zen eta  datorren urtean errepikatzea espero dugu!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario