2017/06/01

SASTARRAIN BASERRI ESKOLARA IRTERA

"Eat think" ek aurkeztutako bideo lehiaketa irabezteagatik " ZER JAN HURA IZAN" 2017ko maiatzaren 29an   Zestoan kokatzen den Sastarrain baserri eskolara joan ginen egun pasa eskola guztia. Eskolatik 9:00 etan abiatu ginen autobusez, eta hiru ordu laurdenen ondoren Zestoan ginen. Zestoatik Sastarrainera kilometro bat zegoenez oinez egin genuen.
          
Bertara iritsi ginenean hiru begiraleen ongi etorria jaso genuen (Unai, Adur eta Eneritz ) eta hiru taldetan banatu ginen. Alde batetik, 5.eta 6. mailakoak pilotagintza tailerrean,  bestetik 3 eta 4.mailakoak saskigintzan eta azkenik  1. eta 2. mailakoak HH koekin batera  harrizko koilare batzuk egin zituzten. Ondoren kobazuloetara joan ziren eta sua lortzen  ahalegindu  ziren eta batzuk bai lortu ere.                        
         
          Gosea genuenez hamaiketakoa egin genuen, bitartean han zeuden animaliak ikusten genituen bitartean. Jarraian piska bat jolastu ondoren, berriro bakoitzak bere tailerreta bueltatu ginen. Guztia bukatu ondoren, mahiak  prestatu eta bazkaldu genuen 13:30etan. Menua hauxe izan zen: dilistak, san jakoboa eta izozkia.  
Jarraian argazkiak atera genituen eta  Sastarraini agur esateko ordua iritsi zen. Han joan ginen oinez autobusa zegoen lekura , bertan sartu eta eskolara  itzuli  ginen.





     
           ESPERIENTZIA BIKAINA IZAN ZEN  ETA ASKO IKASI GENUEN!!!



                                                                                    3.zikloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario