2017/09/11

IKASTURTE BERRIARI HASERA EMAN DIOGU

Oporretatik bueltan hemen gara berriro ere lana egin eta ikasteko prest. Iazko ikasturtean Amalurra proiektua izan genuen landu genuena, baina ikasturte bukaera iritsi zen eta pentsatuta genituen hainbat gauza landu gabe utzi genituen. Horregatik aurtengoa jarraipena izango da " ZER JAN HURA IZAN" lelopean arituko gara. Jarraituko dugu Lizartza, Ikaztegieta eta Albizturko ikasteetxekin harremanetan hainbat jarduera elkarrekin egiteko asmoz. Tailerren lanketari ere ekingo diogu ikasle guztiek nahastuz eta elkarlana eginez. Azaroan Lurraskako ingurumen aterpetxera joango gara bi egun pasatzera. Bide honetan baratza jarraituko du izaten gure ardatza eta Zientzia proiektuaren barruan oilategia jartzeko diru laguntza lortu dugunez ikasturte honetan ere saiatuko gara jartzen. Guzti hau bideratzeko, berriro ere zuengana joko dugu hainbat momentutan. Gure baratza udaran oso ongi zaindua izan da eta eskolara iritsi garenean uzta ederrarekin topo egin dugunez, ostiralean ikasturteari hasera emateko, produktu hauekin hamaiketakotxo bat prestatuko dugu. Beraz, nahi duzuenok eskolatik pasa eta probatzeko aukera izango duzue. Hau guztia aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa izaten da, beraz, berriro ere eskerrak ematea tokatzen zaigu. Mila esker zuen laguntzagatik eta ostiralean elkar ikusteko aukera izango dugu. 3.Zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario