2018/09/13

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

2018-19 ikasturteari hasiera irailaren 7an eman diogu. Urtero bezala, ongi etorria eman nahi diegu ikasle eta irakasle berriei. Ikasleei dagokienez, 2 urteko gelan Sara, Beñat eta Kimetz ditugu. Irakasleen artean berriz, musikako Añarbe eta soinketako Aritz.
Gure aurtengo proiektua " Gure herri txikiko istorio HANDIA" izango da. Hau dela eta, 1.go hiru hilekoan garai bateko Altzo aztertuko dugu (1818-1861) baita geografia eta historia lantzeko aukera ere izango dugu. 2.hiru hilekoan Handia filmaren inguruan murgilduko gara: nola egin den, kostua, irabaziak, sariak, diru laguntzak...honekin batera saiatuko gara gure Handia pelikula egiten.  3. hiru hilekoan Goya sariak eta gero Altzon gertatutako aldaketak izango ditugu aztergai.
Azken ikasturteetako moduan, tailer ezberdinekin jarraituko dugu, alde batetik proiektu tailerrak: mekanika eta aroztegi tailerra, ikus entzunezko tailerra eta josketa. Bestetik, asteazken arratsaldekoak: antzerkia, gorputzaldiak eta hirugarrena oraindik zehazteke.
Dagoeneko aste honetan bi irteera ditugu , bata urteroko usadioari jarraituz Imazen Pagora  eta bestea Igartubeiti baserrira.
Guzti hau aurrera eramateko  zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu (guraso, aiton-amona, udala, herritar...) eta betiko moduan zuengana joko dugu.
Espero dugu asko ikastea eta elkarrekin ongi pasatzea.

3.Zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario