2018/12/13

SAHARAR ASTEA

2018ko abenduaren 3tik 5era eskolan "Saharar astea" ospatu genuen. Astelehenean, abenduak 3an aldez aurretik egindako Sahararen inguruko lanak aurkeztu genituen eskolan. Asteartean, abenduak 4an, Jexux eta Gregorio ( Tolosaldeako Sahara elkarteko kidea) etorri ziren " Chertat eta lehoia" ipuia kontatzera. Asteazkenean berriz,  Tarba izeneko neska saharaui bat etorri zen eskolara gurekin elkarrizketa bat egitera.
Tarbak 17 urte ditu, bost anai-arrebetatik bera bigarrena da. Gaur egun Ikaztegietan bizi da, eta Tolosako Orixen ikasten du.
Bera Saharatik bost urte zituela Salamancara bizitzera joan zen bere guraso eta anai zaharrenarekin.Geroztik Soraluzen, Eibar eta  Amezketan bizi izan dira. Gaur egun Ikaztegietan bizi dira.
Bera Espainiara etorri zenean ondo sentitu zen jendearekin baina ezberdina ikusten zen: azaleko kolorearengatik, hizkuntzarengatik, gauza materialengatik,etab. Bere bizi guztian panpin bat bakarra izan duela kontatu zigun.
Beraiei, euren nahiak baino Saharar herriak dituen beharrak asetzeak kezkatzen die, ez dute pentsatzen euren desioetan, Saharar herriak dituen beharretan baizik.
Bere anaia elektrizista izateko ikasketak egiten ari da eta Tarbak medikuntza ikasi nahi du, bien helburua Saharar herriari laguntzea da.
Beraien etxean saiatzen dira Sahararren ohiturak mantentzen: tea hartzea, bertako hizkuntza hitz egitea… baina Euskal Herrian oso zaila egiten zaie familia osoa elkartzea kontu kontari aritzeko.
Udaran normalean bi anai-arreba zaharrenak bakarrik joaten dira Saharara oso garestia baita bidaia, baina lehengo urtean familia osoa joan zen; anai arrebak hegazkinez eta gurasoak kotxez eta barkuz.
Egileak:  3. zikloko ikasleak


No hay comentarios:

Publicar un comentario