2019/01/18

Maialen erizaina-emaginaren bisita eskolan

Hiru hileko honetan gaixotasunak, txertoak, mikrobioak, garbitasuna... lantzen ari garenez Maialeni elkarrizketa bat egiteko gonbidapena luzatu genion. Baiezkoa eman ondoren, urtarrilaren 18an eskolara etorri zaigu. Berak erizain ikasketak egin ditu eta orain Bartzelonan emagina izateko ikasketak eta praktikak egiten ari da, bertan bi urte pasako ditu.
Elkarrizketa egin aurretik tailerretan hainbat galdera  prestatu genituen eta hauetan oinarrituz informazio asko eman digu: erizainaren eta emaginaren zereginak , gaixotasunak, txertoak, haurdunaldiaren inguruko informazioa, bitxikeriak, erditze baten prozesua, erditze erak, ustekabeak...
Galderekin  amaitu ondoren berak prestatututako power point baten bidez hitzaldi txiki eta interesgarri bat eman digu eta aurretik aipatutako informazio guztia irudi eta bideoen laguntzaz ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean bere laguna den Anarekin etortzekoa zen baina lan arazoak direla eta bera ezin izan da etorri.
Saio oso interesgarria iruditu zaigu, asko ikasi dugu eta oso gustura egon gara berarekin.
Eskerrik asko Maialen.
argazkiak

3.Zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario