HONA HEMEN AMEZKETA ETA ALTZOKO ESKOLAKOEK EGIN GENUEN MASKOTAREN TRUKEAREN BIDEOTXO BAT.
2012/02/14
KAIXO GUZTIOI!
BIHAR ARRATSALDEAN INAUTERIETAKO JAIA OSPATUKO DUGU FRONTOIAN URTERO BEZALA. DAKIZUEN BEZALA ARTISTA HANDIAK EGINAK GAUDE ETA MUSEO EDER BAT EGIN DUGU GUZTION ARTEAN. EGITARAUA HONAKO HAUXE IZANGO DUGU:
- BOLANT DANTZAREKIN KORRO HAUNDI BAT EGINEZ SARTUKO GARA IKASLE ETA IRAKASLEOK.
- HAUR HEZKUNTZAKOAK KOLOREAK IZANGO GARA ETA ANDY WARHOLEN KUADRO DOTORE BAT EGINGO DUGU ZAZPIKOLOROAREN MUSIKAREKIN DANTZATUZ.
- LH 1 ETA 2 MAILAKOAK PINTOREZ JANTZIKO DIRA VASILY KANDINSKYREN "KARRATUAK ZENTROKIDE ZULOEKIN" KUADROA OSATUAZ ETA "KOLORE-KOLORE" MUSIKAREN LAGUNTZAZ.
- LH 3 ETA 4 MAILAKOAK GEORGE SEURAT PINTOREAREN "TARDE DE DOMINGO EN LA ISLA DE LA GRANDE JATTE" KUADROA ERREPRESENTATUKO DUTE ESNE BELTZA TALDEAREN MUSIKAREKIN.
- LH 5 ETA 6 MAILAKOAK GOYAREN "LA GALLINITA CIEGA" KUADROA EGINGO DUTE INGO AL DEU TALDEAREN MUSIKA MARTXOSOAREKIN.
- AZKENIK, TXULALAI DANTZATUKO DUGU DENON ARTEAN. GURASOAK ERE DANTZA EGITERA GONBIDATUAK ZAUDETE.
ANIMO! EA PRIMERAN PASATZEN DUGUN DENON ARTEAN!
AHAZTU BAINO LEHEN, 4 ETA 5 URTEKOEN GELARA TXIKI ETORRI DELA ESAN NAHI DIZUEGU. IZUGARRIZKO ILUSIOZ JASO DUGU GURE ARTEAN ETA JADA MOZORROTU DUGU. EA GUSTATZEN ZAIZUEN...

2012/02/10
VASILI KANDINSKI ETA ANTONI TAPIES
Bi margolari ospetsu hauek egindako koadro abstraktu batzuen konparaketa egin dugu. Ondorio hauek atera ditugu:
Bata zein bestearen koadroak ongi begiratu ondoren, Vasili Kandinski gehiago gustatzen zaigula adierazi dugu.
Hauek izan dira gehien gustatzen zaizkigun koadroak:

- Tamainaren arabera, Kandinskiren koadroak askoz handiagoak dira.
- Koloreen arabera, Kandinskik kolore askoz gehiago erabiltzen ditu eta koloreak biziagoak dira. Tapiesek berriz, kolore beltza eta marroixkak erabiltzen ditu batikbat.
- Irudien arabera, Kandinskik , maiz, forma geometrikoak irudikatzen ditu eta Tapiesek gurutzeak, X-ak...
Bata zein bestearen koadroak ongi begiratu ondoren, Vasili Kandinski gehiago gustatzen zaigula adierazi dugu.
Hauek izan dira gehien gustatzen zaizkigun koadroak:

EZETZ ASMATU NORENAK DIREN!!!!
2012/02/08
Elurra eskuartean
Zientzilari txikiak hasi dira buruari eragiten...
-Non dago elurra?
-Ez dago. (boteprontoan). Autozuzenketa berehala: "Hemen dago, mahai gainen!!!"
eta bospasei aldiz elurra kanpotik sartu ondoren gelara eta hipotesi, proba eta esperimentu dexente egin eta gero, mahaia lehortzera eta garbitzera!
Guk uste duguna baino gehiago dakite hauek.
2012/02/02
IRITSI ZAIGU ELURRA
Gaur, otsailak 2 eskolara iritsi garenean elurra hasi du eta goiz osoa atertu gabe pasa du. Lanean jarraitu dugu baina gure begiak lehioetara begira zeuden. Paisaia zoragarria benetan, tartetxo bat hartu dugu elurrarekin gozatzeko eta argi paregabeak ateratzeko. Hemen dauzkazue ateratako argazki batzuk:

Horrela jarraitzen badu nahiko elur egingo du arratsalderako, beraz hasi trineoei ahutsak kentzen.

2012/01/20
IHAUTERIAK

Kaixo lagunak, ihauteriak jarri ditugu martxan. Aurten artea dugu gaia.
Eskolako txikiak koloreak izango dira eta Andy Warhol-en kuadro bat hartuta, beraien aurpegiak jarriko dituzte.
1.2. mailakoak Kandisky aukeratu dute eta kuadroaren izenburua “M3-la forma en cuadros” da.
3.4. mailakoak “Tarde de domingo en la isla de la Gran Jatte (1884-1886) aukeratu dute , egilearen izena Georges Seurat da eta “puntillismo” era impresionismoren barruan landuko dute
5.6. mailakoak “La gallina ciega” Goya-rena hartu dute aztergai. Erromantizismoa eta Barrokoaren artean kokatzen da.
Inauteriak pasatakoan, gure argazkiak zintzilikatuko ditugu. Ea zer moduz ateratzen zaigun dena.
Urren arte!!!

2012/01/10
BERRIRO ERE ESKOLAN
Lehenik eta behin Urte Berri On denoi!!!
Gabonak ederki gozatu ondoren, berriro ere eskolara itzuli gara ikusten duzuen bezala. Hiruhilabete honetan, Artea eta Biografia landuko ditugu proiektu bezala eta museoren bat bisitatzeko eta artista batzuk ezagutzeko aukera ere izango dugu . Matematikan geometria , perspektiba... lantzeko bidea eraikiko dugu . Bigarren hiruhilabetearen erdian ere, ihauteriak izango ditugu eta seguruenik arteak izango duela zerikusia mozorroak eta antzezpenak aukeratzeko garaian. Bueno espero dugu hiruhileko honetan ere ondo pasatzea eta asko ikastea, berehala izango duzue gure lanen berri.
2011/12/21
STO. Tomas eguna. Solasaldi ederra.
Gaur, STO. Tomas eguna ospatzeko bi ekitaldi egin ditugu eskolan. Hasteko, goizeko hamarretan hitzordua geneukan guraso eta Udaletxeko langile batzuekin solasalditxo bat edukitzeko. Gutxi gora behera ordu bete inguru egon gara elkarrekin solasean. Galdera mordo bat egin dizkiegu guztiei eta jasotako erantzunak bikainak izan dira. Lanbide ezberdinen inguruan asko ikasi dugu eta hirulileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko aukera ederra izan da. Denok oso gustura egon gara, beraz gure eskerrik onena etorri diren guztiei. Hamaiketan "Guraso Elkartearen" eskutik txorixo pintxo bikaina jan dugu. Goiza zoragarria benetan!!!
ETA... BIHAR PIN-ERA !!!
2011/12/19
ASTE HONETAKO PLANGINTZA
Kaixo, hemen gaituzue berriz, oraingo honetan hiruhileko honi bukaera emateko astean. Bihar Abenduak 20 1. zikloko ikasleak Tolosako Leidor zinemara doaz "IGELAK ETA ZAPOAK" pelikulaz disfrutatzera.
Sto. Tomas egunean, hiruhileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko guraso eta Udaletxeko langile batzuek gonbidatu ditugu elkarrekin solasaldi bat edukitzeko eta beraien lanbideei buruz gehiago jakiteko. Ondoren, guraso elkarteak guztiontzat txistorra eskainiko digute. Hauexek edukiko ditugu gurekin:
Suhiltzaileak: Iñaki Murua, Joseba Elduaien eta Migel angel Murua.
Atrezista: Lierni Izaguirre (filmetako dekoratzailea)
Herriko Udaletxeko idazkaria: Olga
Foru Aldundiko ogasuneko zuzendaria: Xabier Olano
Musikaria: Maixa Lizarribar
Herriko aguazila: Joxe Manuel Murua
Jangelako arduraduna: Malu Nazabal
Calcinor enpresako garraiolariak: Joxe Mari Agirre (Murtxi) eta Juan Mari Zubeldia (Aia)
Aurten, lehenengo aldiz, eskolan antulatu dugu jostailu bilketa solidarioa, bildutako jostailu guztiak (Abenduaren 23 arte) Tolosako Laskorain ikastolara eramango ditugu han antolatuko den merkatu txikian saldu ahal izateko. Bildutako diruarekin martxan dauden bi proiektuentzako diru laguntza eskeiniko da: Proiektuak hauek dira, Indiako Bordumsa herrian neska aborigenentzat bizilekua, kontsultategia eta balio anitzeko gela eraikitzen laguntzea. Bestetik, Sahara askeko Miyik herrian dagoeneko martxan dagoen Lehen Hezkuntzako ikastetxe baten eraikuntza eta ekipaia osatzen laguntzea.
Abenduak 22an (Osteguna) Lehen Hezkuntza guztia Bec-eko Pinera goaz. Egun zoragarri bat pasatzea espero dugu!!
Abenduak 23an goizean, eskolara Olentzero etorriko zaigu denoi opariak banatzeko asmoz eta ondoren... Oporrak!!!
Abenduak 24ean goizeko 9:30etan Altzo Azpin elkartuko gara etxez-etxe kantari joateko.
Denok gonbidatuta zaudete!!!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)